Euskal Selekzioak Estoniara bidaiatuko du maiatzaren 23an
Argazkia: Ane Urkiri |
Erreginaren Kopa amaitu bezain laster adieraziko dituzte talde bakoitzaren deialdiak. Ekainean hasiko den Munduko Kopa tarteko, Jose Alvarez hautatzaileak ezin izango ditu aukeratu espainiar selekzioaren behin-betiko zerrendan egongo diren jokalari euskaldunak.
Estonia 77. postuan kokaturik dago FIFA rankingean (historia guztian euskaldunen aurkari izan diren selekzio guztiak baino atzerago). Ekainean jokatuko den Kanadako Munduko Kopan ez du parte hartuko, ezin izan baitzuen emaitza onik atera sailkapen fasean; jokoan zeuden hogeita hamar puntutik zazpi eskuratu zituen. Bigarren multzo hura Espainia, Italia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Mazedoniako Errepublikak osatu zuten eta estoniarrak azken bigarren postuan amaitu zuten. Gainera, gol zaparrada handiak jaso zituen espainiar (6-0 eta 0-5), italiar (1-5 eta 4-0), eta txekiarren aurka (6-0 eta 1-4) 2013tik 2014ra bitartean jokaturiko norgehiagoketan.
Atzerago joanik, paper kaskarragoa jokatu zuen 2013ko Europar txapelketarako sailkapen fasean. Ez zuen punturik eskuratu Finlandia, Ukraina, Bielorrusia eta Eslovakiaren aurka. Beraz, Suediara bidaiatu gabe geratu ziren estoniarrak.
Argazkia: Ane Urkiri |
0 comentarios: