Euskal Selekzioak lagunarteko neurketa jokatuko du Irlandaren aurka
Emakumezkoen Euskal Selekzioak lagunarteko partida jokatuko du maiatzaren 10ean 18:00etan. Aurkaria EIRE (Irlandako Errepublika) izango da eta Azpeitiko Garmendipe zelaia izango da eszenatokia. Irlandarrak FIFA Ranking-ean hogeita hamargarren postuan daude (hemeretzigarrenak UEFAn), eta euskaldunen xedea FIFAko zerrenda horretan ze postutan egongo liratekeen "jakitea" da; eta nola ez, ofizialtasuna aldarrikatzea.
|
Argazkia: Ortzi Omeñaka |
Gaur egin du ofizial Euskadiko Futbol Federakundeak, eta datozen egunetan informazio gehiago eskainiko dutela jakinarazi dute. Albiste honekin ezinbestean burura datorkigu 2012ko ekainaren 23an Anoetan jokatu zen lehia hura. Baina oraingo neurketa hau Federakundearen eskutik aurkeztu da, ez azkeneko hura bezala, Euskal Herria Kirola-ri esker jokatu baitzen. Arrate Oruetaren golari esker
garaipen historikoa lortu zuen Euskal Herriko selekzioak (Euskal Herria 1-0 Eslovakia). Oraingoan, Federakundearen esku hartzearekin historiako lerro gehiago idatziko dituen lehia izango da Garmendipe futbol zelaian, orain bertan Kanadan jokatuko den Munduko Koparako sailkapena lortzeko borrokan ari den selekzioaren aurka. Izan ere, federazioak antolatu zuen senior mailako
azken partida 2008an izan zen. Beraz, esan daiteke, ofizialtasunaren bidean emakumezkoen futbolak izan behar duen garrantziaz ohartu direla.
Albistea Euskadiko Futbol Federakundearen web orrialdean
0 comentarios: