Aurtengo urteak eman duena

9:53 Ane Urkiri Ansola 0 Comments


Urte bakar batek bizipen askorako ematen du. Arlo guztietan. 365 egunetan zenbat negar eta barre algara? Zenbat bizipoz eta haserre? Realeko emakumeen futbol taldeak, hainbeste.

Argazkia: Valérie Quiroga
Garaipen batekin ekin zion talde txuri urdinak amaitzear dagoen urte honi, 2013.ari. Hanka onarekin hasi zuten urtea. Hala ere, Maiatzaren 5ean euren seigarren porrota jaso zuten. Bost hilabete horietan, urtarriletik maiatzera bitarte, beste horrenbeste garaipenekin gozatu zuten. Batzuk gainera, gogoratzeko modukoak, txuri urdin gol kantitearengatik: 4-0 eta 5-1 bezalako bukaerako markagailuekin gozatu zuten gipuzkoarren. Porroten tartean, Zubietako derbikoa egon zen. Oso injustua, epaile neutroa izan bazen ere.

Gero Euskal Koparen txanda etorri zen. Realaren parte hartzea Erreginaren Kopan ez klasifikatzeagatik izan zen. Eta hor, finalera arte ez zuten porrota ezagutu. Mondragón, San Inazio eta Pauldarrak taldeak kanporatuz. Finalera arte, bai. Azken partiduan, erabakigarrienean, Oiartzun garaile izan baitzen. Horren ondorioz, 2012-2013 denboraldia zapore eskasarekin bukatu zen. Erreginaren Koparik ez, ezta Euskal Koparen trofeorik ere.

Hilabeteko udarako oporren ostean aurre-denboraldiari hasiera eman zitzaion, Maite Lizasoren eta Leire Bañosen etorrerarekin. Andorran stage-a egin eta Euskal Herriko Kopa jokatzeko ordua iritsi zen. Finalerdiak eta finala. Lehenengoa, irabazi; bigarrenean Athletic-en aurka, jauzi. Final hori Ligako lehen partidu ofizialeko beroketa bat besterik ez zen izan; irailean, lehenengo jardunaldian, euskal derbiaren zita bat baitzegoen. Ilusio asko jarrita bazegoen ere, zuri gorriak gutxigatik gailendu ziren. Hala ere, Realaren joko eta gogoek ilusio askoko denboraldi bat aurreratu zuten.

Argazkia: Nerea Lertxundi
Hasiera gogorra izan zen, hiru talde onenen aurka jarraian: hirurak galdu. Baina porroten gauzarik arraroena taldeak uzten zuen itxura ona zen. Segituan etorri ziren hiru garaipen jarraian. Erreginaren Kopara sailkatzeko talde indartsua zela frogatu zuten gipuzkoarrek.

Baina, laster etorri zen beherakada. Azken zazpi jardunaldietan garaipen bakarra eta bi berdinketa bakarrik lortu zuten; 5 puntu, guztiak Zubietan. Eta larriena, etxean jokatutako azken partiduan Transportes Alcaine talde zaragozarra gainetik pasatu zen, 0-3ko aldearekin. Abenduaren 29ko partiduan berdinketa lortu zuten azken sailkatuaren aurka (2-2), baina justu-justu; Levante Las Planas atsedenaldira 2-0eko aldearekin joan baitzen.

Urtea guztian, Liga txapelketan, 10 garaipen, 5 berdinketa eta 13 porrot. Hiru partiduren aldea bakarrik baldin badago, zergatik amaitu dut errepasoa negatiboki? Reala, oraingoz behintzat, ez da txapelketa irabazteko lehia horretan ibiliko, orduan zergatik horrenbeste kezka? Oraindik beste 5 hilabete geratzen dira 2013-2014 denboraldia amaitzeko. Eta oraindik ez gara urte berri horretan sartu. Analisi positibo bat egitea badago? Esango nuke baietz! Pasa den denboraldian, maiatzean amaitu zen horretan, gutxigatik ez zuen bere helburua lortu. Eta aurtengoan, urteari amaiera bere objektiboa, oraingoz, bi puntura duela eman dio. Gutxiago izan liteke, baina poztekoa da.

Argazkia: Nerea Lertxundi
Orain arte puntuekin gora eta behera ibili naiz; garaipenak, porrotak, etab. Baina otsailean puntuek baino garrantzi gehiago duen notizi eskas bat plazaratu zen familia txuri urdinean: golegile handienaren lesio larria. Maialen Zelaiak denboraldiari agur esan zion. Eta oraindik ez da berreskuratu. Laster egingo du, baina. Urte berriari, berarekin batera, hasiera ona eman behar zaio eta! Puntuak alde batera utziz, aurrelariaren zelairatzea izango da poztekoa! Eta ez berarena bakarrik, 2013. urtea ixten zuen partidura hamalau jokalarik bakarrik bidaiatu baitzuten; beste bost jokalari gehiago batu ziren bajen zerrendara.

AUPA ERREALEKO NESKAK!!!


Emaitza guztiak:

2012-2013 denboraldia 
2013/01/13 - Llanos Olivenza 0-1 Real Sociedad
2013/01/19 – Real Sociedad 1-1 Sant Gabriel
2013/01/27 – Atlético Féminas 1-0 Real Sociedad
2013/02/03 – Real Sociedad 4-0 Valentzia
2013/02/17 – Fundación Cajasol San Juan 0-1 Real Sociedad
2013/02/24 – Bartzelona 4-0 Real Sociedad
2013/03/02 – Real Sociedad 2-1 Lagunak
2013/03/09 – Transportes Alcaine 2-0 Real Sociedad
2013/03/17 – Real Sociedad 2-0 Levante Las Planas
2013/03/24 – Sevilla 1-1 Real Sociedad
2013/04/14 – Real Sociedad 5-1 Collerense
2013/04/21 – Levante 2-1 Real Sociedad
2013/04/28 – Real Sociedad 1-2 Athletic
2013/05/05 – Espanyol 3-0 Real Sociedad

Euskal Kopa 
2013/05/11 – Mondragon 0-5 Real Sociedad
2013/05/18 – Real Sociedad 6-1 Mondragon
2013/05/22 – San Inazio 1-2 Real Sociedad
2013/05/25 – Real Sociedad 2-0 San Inazio
2013/06/09 – Pauldarrak 3-6 Real Sociedad
2013/06/15 – Real Sociedad 4-0 Pauldarrak
2013/06/22 – Oiartzun 3-2 Real Sociedad

Euskal Herriko Kopa 
2013/08/21 – Real Sociedad 4-0 Añorga
2013/08/25 – Real Sociedad 0-1 Athletic

2013-2014 denboraldia 
2013/09/07 – Athletic 1-0 Real Sociedad
2013/09/15 – Real Sociedad 0-5 Bartzelona
2013/09/22 – Atlético Féminas 2-1 Real Sociedad
2013/09/29 – Real Sociedad 2-0 Sant Gabriel
2013/10/06 – Fundación Cajasol San Juan 0-1 Real Sociedad
2013/10/13 – Real Sociedad 1-0 Sevilla
2013/10/20 – Collerense 2-1 Real Sociedad
2013/11/02 – Real Sociedad 0-0 Valentzia
2013/11/10 – Real Sociedad 3-0 Granada
2013/11/17 – Espanyol 2-1 Real Sociedad
2013/12/01 – Real Sociedad 1-1 Rayo Vallecano
2013/12/07 – Oviedo Moderno. 2-0 Real Sociedad
2013/12/15 – Real Sociedad 0-3 Transportes. Alcaine
2013/12/29 – Levante Las Planas 2-2 Real Sociedad


 

0 comentarios: