Gurutze, Evelyn eta Leirek ez dute Errealean jarraituko

13:28 Ane Urkiri 0 Comments


Oporretako lehenengo egunean Errealak taldean jarraituko ez duten jokalarien izenak ezagutzera eman ditu. Gurutze Del Ama, Evelyn Santos eta Leire Aizpuruk ez dute jarraituko talde txuri urdinean. . Hemendik taldearengatik egin duten lan ona eta esfortzua eskertu nahi diegu. 

Argazkia: Valérie Quiroga
Argazkia: Valérie Quiroga
Gurutze Del Ama eta Evelyn Santos taldea sortu zen urtean iritsi ziren, hau da, 2004-2005 denboraldian. Hala ere, bietako inork ez ditu denboraldi guztiak Errealean egin. Gurutzeren kasuan, Finlandiara joan zen ikasketak medio eta denboraldi bat baino gehiago galdu zituen. Evelynek, ordea, 2009-2010 denboraldian talde kataluniar batera joatea erabaki zuen. Nolanahi ere, bi beterana eta hasierako hamaikakoan ohikoak ziren jokalariak ziren.



Argazkia: Nerea Lertxundi
Atezain eibartarra, Leire Aizpurua, otsailean batu zen talde donostiarrera Cris Cornejoren lesioarengatik. Hala ere, ezaguna zen talde txuri urdinarentzat, izan ere 2006-2007 eta 2007-2008 Errealean aritu zen.




Eskerrik asko eta zorte on!


0 comentarios: