Jarraitzaileon oihuak inoiz baino gehiago entzun behar direlako!
Gaur ere ezin izan da garaipena lortu, nahiz eta inoiz baino gertuago izan. Txuri urdinak 0-3 irabazten zeuden bigarren zatiko 10. minutuan, baina hortik aurrera Collerense esnatu eta emaitzari 180º graduko itzulia eman dio, partida 4-3 amaitu delarik.
Orain bertan ez dut nahi partidaz hitz egin, beste porrot bat gehiago izan da. Reala bolada txar bat igarotzen ari da eta egoera horri buelta eman behar zaio. Horregatik, hain zuzen ere, partida honetaz lehen bait lehen ahaztu behar denez eta afizioak taldea animatu behar duenez, artikulu berezi hau idazten ari naiz.
Argazkia: Ioseba Manterola |
Taldea ondo doanean erraza da babestea, animatzea… baina gaizki doanean zer? Zaila egiten da, baina jarrera berdinarekin jarraitu behar da. Aurten ez da erraza garaipena lortzea, edozein taldek harritu egin zaitzake. Horixe eskatzen zen, berdintasun gehiago txapelketan eta gutxinaka gutxinaka lortzen doa Liga interesgarri bat eratzea. Bestalde, zortea ez du lagun Realak, ez azkenaldian; eta futbolean beti paper garrantzitsu bat jokatzen du zorteak. Fito & Fitipaldisen “Viene y va” abestiak dioen moduan zortea beti joan eta etorrian ibiltzen da:
Un día la suerte entro por mi ventana
Vino una noche se fue una mañana
Quizás solamente me vino a enseñar
Que viene y va, como las olas con el mar se mueven.
Que viene y va, como la luna como el rayo verde.
Que viene y va, como una idea como el estribillo...
Que viene y va, como un recuerdo como un espejismo.
Que viene y va, igual que los problemas por la noche.
Que viene y va, como un famoso que nadie conoce, que todos pueden tener y nadie puede guardar.
Que viene y va...
Logikaz, zortea etorri egin behar da eta espero dugu laster iristea.
Talde gaztea da aurtengoa, esperientzia gutxikoa. Nire uste apalean, aurten presio gehiegi sortu da Koparako sailkapenarekin. Helburua hori izan beharko lukeela egia da, baina hori ez bada lortzen ez da porrota izango. Kontuan hartu behar da entrenatzailea ere berria dela eta maila honetan moldatzea ez dela erraza izaten.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Zenbat disfrutatu dugun ekipo honetaz, une on asko eskaini dizkigu. Zorteak ez badie laguntzen, orain, inoiz baino gehiago gure txanda da, jarraitzaileona. Gure ahotsa eta oihuak Zubietatik kanpo ere entzun behar dira, jokalariei indarra transmititu behar diegu. Beraiekin konfiatzen dugula argi gera dadila, orain gu izan behar gara 12. jokalaria. Ezin dugu hutsik egin, inola ere ez!
Nork gogoratzen du orain dela bi denboraldi Las Rozas-eko finalerdi hura? Zenbat ilusio denon aurpegietan, denok pozik, denok elkarturik… Orain ere berdina lortu behar da, denok elkarturik denon ilusio guztiekin aurrera atera behar da talde hau. Lehen, orain eta beti taldea babestu behar da. Denok gara Reala!
Argazkia: Nerea Lertxundi |
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
0 comentarios: