“Ez zait batere gustatzen besteek irabaziko dutela esatea”
Foto: Nerea Lertxundi |
Zer moduz selekzioarekin?
Oso gustura. Egia esan, ez nuen espero deituko zidatela. Klasifikazio fasea jokatzeko ere aukeratu naute eta oso pozik nago; gainera zentral postuan jokatzen dut.
Ilusio askorekin aurre egiten al diozu esperientzia berri honi?
Ilusio askorekin, sorpresa bat izan da niretzat.
Zenbat urterekin hasi zinen futbolean jokatzen?
Txikitatik ibili izan naiz futbolean, mutilekin. Plaierotan hasi nintzen eta Errealera iritsi arte beti nire herriko taldean ibili naiz, Orion; eta beti aita entrenatzaile neukala.
Argazkia: Valérie Quiroga |
Oraindik 17 urte dituzu, nola ikusten duzu zure aurrerapena?
Beti, txikitatik, hona iristeko lan asko eta serio egin dudala uste dut. Orain, beti ari naiz entzuten progresio asko daukadala; pixka bat sinistu behar da baina beti ere lasai eta lana egiten. Egunero entrenatzen, ahal dudan gehiena hobetu, ikasi eta lana egiten badut etorriko da saria.
Eta ze helburu pertsonal dauzkazu?
Nire helburu pertsonala hobetzen jarraitzea da eta ahalik eta minutu gehien jokatzea. Jokatzen dudanean konfiantza puntuarekin egotea, baita entrenatzailearen konfiantza irabaztea ere.
Nahiz eta gaztea izan, seguru hainbat une berezi bizi izan dituzula. Zein izan da bereziena edo gehien gogoratzen duzuna?
Bereziena Errealak deitu zidan unea izan zen, orduan 15 urte nituen eta, horrek bai sorpresan harrapatu zidala! Baita Orioko-n nengoela Espainiako selekzioarekin joan nintzenean ere. Hala ere, Errealaren deiarekin geratzen naiz.
Nabaritu al duzu emakumezko futbolean eman diren aurrerapausoak?
Ni sartu nintzen urtean bertan kontratu profesionalek hasi ginen eta hemen entzun dudanaren arabera hasiera-hasiera ez zeukaten ezer ere ez. Urtetik urtera laguntza gehiago daukagu, hau hobetzen doa. Adibidez, joan zen urtean bidaia batzuk hegazkinez egin genituen.
Ze postutan sentitzen zara erosoen, lateral edo zentral?
Zentral, dudarik gabe. Hala ere, jokatzen badut berdin zait ze postutan egon. Lateral moduan ahal dudan guztia eman dut beti baina ez da nire postua. Ni naturalki zentrala naizela uste dut.
[Lana, lana eta lana. Argi dauka hobetzeko eta goi-mailan mantentzeko zer egin behar duen. Bide onetik doa eta horrela jarraitzea espero du. Horrelako jokalariekin etorkizun oparoa dauka talde txuri urdinak.]
Ohitu al zara goi-mailako futbola ikasketekin partekatzen?
Zaila da. Orain bi aste kanpora noa eta etortzen naizenean sufritu egingo dut. Joan zen urtean azterketa guztiak galdu nituen aste bete kanpoan egon bainintzen. Irakasle batzuk lagundu zidaten, beste batzuk ez; azterketa batzuk lehenengoan ateratzen ez banituen udaran errekuperatu behar nituen. Aurten nahikoa ari zaizkit laguntzen. Zaila da, baina egunerokoa egunero eramaten saiatu behar da.
Gero eta konpetentzia gehiago dago taldean, positiboa dela uste duzu?
Bai, nik uste dut hori ona dela. Horrek esan nahi du taldea orekatuta dagoela, jokalariak topea daudela eta inork ezin duela lorik hartu; guztiok entrenamendutan dena eman behar dugula hamaikakoan postua irabazteko.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Baita Ligan ere, zaila izango al da Kopa jokatzeko sailkatzea?
Partidu guztiak dira zailak, partidu guztiek daukate bere koska. Orain partidu honekin bolada eskasari buelta eman diogula ematen du eta ea horrelaxe segitzen duen boladak. Guk behintzat gure partetik dena jarriko dugu.
Ausartzen al zara esaten nork irabaziko duen Liga?
Ez dakit, ez naiz bustitzen. Ez zait batere gustatzen besteek irabaziko dutela esatea.
MILESKER AINARA!
ZORTE ON BULGARIAN!
0 comentarios: