Finalerdietarako txartela lortu du Errealak (II. Euskal Herriko Kopa)
Errealak ostegunean II. Euskal Herriko Kopako finalerdiak jokatuko ditu gaur Oiartzun taldeari 1-3 irabazi ostean. Talde txuri urdinak aste gogorra du aurretik, bere helburua finalera heltzea baita. Oraingoz bide onetik doa.
Argazkia: Twitter @ehkirola |
Gaur zita garrantzitsu bat jaso du Oiartzungo futbol zelaiak, Ugaldetxon. Herriko taldea, emakumezkoen futbolean historikoa dena, orain Gipuzkoako talderik onena denaren aurka jokatu baitu; Errealaren aurka hain zuzen ere. Eta ikusleak ondo baino hobeto erantzun dute zita honetan, partidu polita ikusteko esperantzarekin guztiak.
Oraingo honetan ezin izan dute Oiartzun irabazten ikusi baina futbol partida politaz disfrutatzeko aukera izan dute. Talde txuri urdina 1-3 gailendu zaio etxeko taldeari. Markagailua Esti Aizpuruak estrenatu du bigarren zatia hasi eta berehalaxe buruz egindako erremate batekin. Zelaia izan da aldea nabarmendu duena bigarren gola sartzean. Oiartzun, ordea, ez da kikildu eta bere aukera ederki aprobetxatu du aldeak murrizteko. Baina Zelaiak, bere urtebetetzea ederki ospatzeko, bere bigarren gola eta talde txuri urdinaren hirugarrena sartu du.
1-3koarekin amaitu da partida, Errealak finalerdietarako txartela irabazi eta Azpeitian Añorgaren aurka borrokatu beharko du finalera iristeko (osteguna, abuztuaren 23a, 18:00etan). Bertan Lagunak edo Athletic izango du aurkari.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
0 comentarios: