"Futbola asko gustatzen zait eta honek guztiak pena merezi duela argi daukat"
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Uxue Garmendia (1992-01-12, Lazkao), Errealeko jokalari gazteak gure galderak erantzun ditu. Gaztea baina ideiak garbi dituen emakumea da lazkaotarra. Futbola txikitatik gustatu eta bere ametsa lortu arte borrokatzen jarraitu du, eta orain borrokatzeko inoiz baino indar gehiago ditu. Prest dago Errealean ahal duen guztia ikasteko eta garrantzitsuena dena, elastiko txuri urdinarekin jolasten disfrutatzeko.
Errealera etorri aurretik ikusten al zenituen honen partiduak?
Bai, noizean behin joan izan naiz Zubietara. Libre nuen igandeetan gustatzen zitzaidan joatea. Hala eta guztiz ere, beti jarraitu izan dut egunkari edo telebista bitartez.
Zein izan zen zure lehenengo erreakzioa Errealekoek deitu zintuztenean?
Poza, poz izugarria. Oraindik gogoan dut Lazkaoko presidenteak deitu zidan unea. Ez nuen sinistu ere egiten, hunkitu eta guzti egin nintzen. Txikitatik futbolean ibili izan naiz eta betidanik hau nire ametsa izan dela kontuan hartuz, errealeko kamisetarekin jolastea izugarria da.
Argazkia: Joseba Manterola |
Zure gertuko pertsonek zer moduz hartu zuten Errealak fitxatu zintuela esatean?
Oso gustura. Etxean futbol zaleak dira eta betidanik aita mundu horretan ibili izan da, beraz, etxean eta familian oso pozik hartu zuten berria. Baita herrian bertan ere, Lazkaoko nire lehenagoko taldeak… partiduak ikustera joan izan ohi dira.
Txikitatik izan al zara futbol zalea? Eta errealzalea?
Bai txiki-txikitatik izan naiz futbol zalea. Hala ere, futbolaz gain beste kirol batzuetan ere aritzen nintzen. Hala eta guztiz ere, serioki futbolean eta txirrindularitzan ibiltzen nintzen lehiatzen. Baina betidanik neukan argi futbolean segi nahi nuela, beraz lehenengo urteko kadetetan bat aukeratu behar izan nuen eta dudarik izan gabe, futbolean jarraitu nuen.
Bai txikitatik izan naiz errealzale amorratua. Partidu ugarietara joaten nintzen ikustera. Disfrutatu bezala sufritu egiten nuen.
Ikasketak futbolarekin partekatzea gogorra da, nola daramazu?
Bai, egia esan gogor xamarra egiten ari zait. Izan ere Gasteizen ikasten dut eta entrenamenduetara joan etorriak egiteak denbora asko kentzen dizu. Hala eta guztiz ere, ez nuke ezergatik aldatuko. Futbola asko gustatzen zait eta honek guztiak pena merezi duela argi daukat.
Taldeak jokalari berriak zer moduz hartzen ditu?
Oso ondo, beste edozein bezala hartu gaituzte. Giro oso ona dago eta hori nabari da taldean. Beti daude prest bai lagundu, beraien aholkuak emateko, animoak…eta hori pila bat eskertzen da. Beraiengandik izugarri dugu ikasteko.
Beteranengandik asko ikasten dela esaten da, egia?
Bai izugarri. Azken batean, beraiek duten esperientzia besteona baino handiagoa da eta beraz, beraiengandik ikasi behar dugu, ematen dizkiguten aholkuei kasu egin, futbol zelaian egoten jakin, futbol zelaitik kanpo ere bai, taldearen konpromisoa, azken finean, dena.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Esaten da eta ikusten da talde oso elkartua zaretela, lagun taldea zaretela, horrek denerako balio al dizue?
Bai, horixe baietz. Taldean denak oso ondo konpontzen gara, giro oso ona dago. Azken finean, hori oso garrantzitsua da eta gero zelaian hori ere nabaritzen da.
Lazkaon ere futbola Zubietan bezala bizitzen al zen?
Futbola bizi bai, nire lehenagoko taldean bai behintzat. Beti geunden futbolaren inguruan jarduten,inguruko partiduak ikusteko planak egiten genituen eta egin ohi ditugu. Gainera, gurasoak, lagunak… beti etorri izan ohi dira partiduak ikustera eta animatzera. Hala eta guztiz ere, Lazkao herriko taldea izanik, denak ezagunak izanik lagun giroan jolasten genuen. Orain berriz, erreala bezalako talde batean egoteak bestelako konpromisoak eskatzen dizkizu.
Partidu hasieran Errealeko kamiseta eramateagatik urduritasun gehiago nabaritzen duzu?
Bai. Urduritasuna noski edukitzen duzula. Azkenean zauden mailan eta daukazun kamiseta jantzirik ikusteak errespetua ematen dizu. Sentsazio desberdinak izaten dira, urduritasuna bezala izugarrizko ilusioa.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Zer moduz ikusten duzu Liga?
Oso lehiakorra. Aurten bi talde kenduta, jarraian gauden 6 bat talde antzeko maila erakusten ari gara eta hor gabiltza ahalik eta gorenera iristeko ahaleginetan. Nik uste denboraldia ondo dihoala, nahiz eta partidu batzuk ez nahiko genukeen bezala irten. Baina, orokorrean denboraldi txukuna egiten ari gara.
Eta zuek, zer moduko lana egiten ari zarete?
Nik uste oso lan ona egiten ari garela. Astero entrenamenduetan dena ematen dugu asteburuan datorren partidu hori ahalik eta hoberen aurrera ateratzeko.
ESKER MILA UXUE!
ERREALEAN URTE ASKOAN IKUSIKO ZAITUGULAKOAN GAUDE!!!
0 comentarios: