Aurkari gogorra bisitatzera
Igande honetan Errealeko neskek futbol zelai zail bat bisitatuko dute: Barañaingoa. Talde barañaindarra jaitsiera postuetatik oso hurbil dago, beheko postuetako sua sumatzen hasia da. Hortaz, partidu gogor batean Errealari puntuak lapurtzea izango du helburu. Partidu zaila, zelai zaila, Errealak inoiz ez du erraztasunez irabazi zelai horretan. Ziur gaude oraingoan ere gaitza izango dela golak sartzea, baina ez ezinezkoa. Aurkari gogor honen etxean jokatuko du igandean (apirilaren 15) 12etan.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Printzipioz, estatistikei kasu eginez gero, Erreala talde sendoagoa dela esan dezakegu. Baina futbola ez da hori, beste hainbat egoera erreparatu behar dira. Lehenengo itzuliko partidan, Zubietan jokatu zena hain zuzen ere, Errealak gutxigatik garaitu zuen talde nafarra. Partida gogor batean Sandraren golak hiru puntu eman zizkion talde txuri urdinari. Orain bertan Lagunak ez dago puntuak galtzeko moduan, puntuak behar ditu eta horretarako borrokatzea besterik ez zaie geratzea eta etxeko partiduak aurrera ateratzea.
Joan zen asteburuan Lagunak-ek ez zuen bere helburua bete, 3-0 galdu zuen bere aurkari zuzenaren aurka, Valentziaren aurka. Emaitza mardula izateaz gain, Malaga eta Valentzia bezainbesteko puntuak ditu. Nahiz eta orain bertan jaitsiera postuetan egon ez, -Malaga eta Valentzia daude- ezin du huts egin orain datozen partiduetan.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Erreala, ordea, beste egoera batean dago. Egoera lasai batean. Gainera partidu onak egiten ari da, aurkari gogorren aurka puntuak lortzen eta partidu guztietan topera borrokatuz, amaiera arte saiatzen, inoiz amore eman gabe.
Partidu hau irabaziz sailkapenean gorantz joateko aukera handia du Errealak, hasieratik esan da bere helburu nagusiena ahalik eta goren sailkatzea izango litzatekeela. Horrexegatik, hain zuzen ere, nahiz eta lortzeko gutxi izan ez dute amore emango, azken partidu hauek irabaziz denboraldiari amaiera hobeago eman nahi diote.
Deialdia: Soko, Cris, Manterola, Nerea, Esti Aizpurua, Ane, Sandra, Eli Enciso, Larraitz, Itxaso, Gurutze, Marina, Idoia, Aintzane, Herrero, Gaste, Eguzkiñe eta M. Zelaia.
0 comentarios: