Ekainaren 23an Euskal Herria-Eslovakia partida jokatuko da Anoetan
Foto: Aintzane Encinas |
Gaur emandako prentsaurrekoan Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko jai bat dela adierazi du Maite Indak. Euskaraz bizi nahi dugunon jaia, herritarron parte hartzearen jaia izatea nahi dute . “Gure neskek futbol partida historikoa jokatuko dute”, gehitu du Indak. Herri bezala, garen bezala agertzeko aukera eskainiko duela ere esan du.
Itziar Arratibelelek, ESAITeko ordezkariak www.hamaikagara.com orrialdean dagoen eskuorriaren esaldia irakurri du. Benetan hunkigarria.
www.hamaikagara.com |
Mikel Troitiño, Euskal Herria Kirolak-eko ordezkaria ere prentsaurrekoan izan da. Eslovakia selekzioari buruz mintzatu, hau ranking-ean 36. postuan dagoela aipatu du eta garbi dauka Euskal Selekzioak gogor egingo diola. “Aurkari honi gailenduz gero hurrengo urtean ea postu hori baino goragoko aurkari baten kontra jokatzen dugun”, gehitu du Troitiñok.
Maite Indak berriro hartu mikrofonoaren jabetza egun horretako ekitaldiaren ordutegia azaltzeko. Partida historikoa izango dela nabarmendu du berriz ere, 16:30etan hasiko da futbol partida.
Twitter @aintzaneencinas |
Aintzane, Herrero eta Zelaia ere esperantzarekin azaldu dira kamararen aurrean. Aurrerapauso handia dela azpimarratu dute denek eta zalantzarik gabe deialdian egotea nahi dute, Euskal Selekzioaren alde borrokatzeko. Deialdia oraindik ez da ezagutzen, datozen egunetan argitaratuko dute. Iñigo Juaristi eta Garbiñe Etxeberria izango dira hautatzaileak. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.
Ekainak 23a egun handia izan behar da Euskal Herriarentzat eta baita emakumezkoen futbolarentzat ere. Huts egitea debekatuta dago. DENOK ANOETARA!
0 comentarios: