"Ahalik eta lan onena egitea eta ahalik eta goren gelditzea da gure helburua"

20:04 Ane Urkiri 0 Comments

Gaurkoan Idoia Agirre (1993-03-31, Legazpi) jokalariari elkarrizketatu diogu. Jokalari gaztea, bizia eta eboluzio handikoa da. Horrelako jokalariekin talde txuri urdinaren etorkizuna ziurtatuta dago. 


- Beti esan ohi da Lurralde mailako ligatik goi mailakora salto handia dagoela, egokitzapena zaila egin al zitzaizun? 

Niri lehendabiziko urtean nahikoa kostatu zitzaidan egokitzea eta oraindikan ikasteko asko daukat. Ni Lurralde mailatik etorri nintzen eta hasieran oso gogorra egin zitzaidan, aurkariak askoz gogorragoak, azkarragoak… dena gehiago baitzeukaten.


- Gogoratzen al duzu zure lehen gola elastiko txuri urdinarekin? 

Aurten sartu dut lehenengoa. Lagunak-en aurkako lagunarteko partida baten ere sartu nuen, baina ligako lehen gola Prainsaren aurka, 5-0 irabazi genuen partidu hura.


- Agerikoa da egunetik egunera jokalari bezala hobetzen zoazela, nork lagundu zaitu gehien? 

Talde osoak laguntzen dit beti. Joan zen urtean laguntza asko eman zidaten, mailara egokitzea zaila baitzen eta orain ere asko laguntzen jarraitzen dute. Familiak, lagunek ere babes asko eman didate, baina gehienbat ama izan da gehien lagundu didana, aholku asko eman dizkit. 


Argazkia: Nerea Lertxundi
- Noiz konturatu zinen zurea futbola zela?

Txiki-txikitatik ez. 7 urte neukala lagun batek esan zidan futbolean jokatzen hasteko eta hortik aurrera. Kuriosidadez hasi nintzen kirol hau praktikatzen, lagunak ondo pasatzen zela esan zidatelako.

Ze gustatzen zitzaizun gehiago, panpinak edo baloia?
Ez naiz gogoratzen egia esan. Futbolean hasi nintzenetik, hau da, 7 urtetik aurrera futbola bakarrik neukan buruan, baina agian hori baino lehenago panpinekin noizbait jolastu izan naiz.


- Zer nolako erreakzioa izaten du jendeak futbolean aritzen zarela esatean?

Oso ondo hartzen dute, denak pozik jartzen dira ezagutzen nautelako gainera Erreala bezelako taldean jokatzean denak harro daude.


- Realera iristean, gogorra egin al zitzaizun futbola eta ikasketak partekatzea? 

Hasieran bai. Joan zen denboraldian batxilergoko azken urtean nengoen, selektibitatea… Baina zorionez dena ondo joan zitzaidan. 

Dagoeneko ohitu al zara?

Aurten bai, ohituta nago. Joan zen urtea lehenengoa izanik denbora gutxiago neukan eta aurten jada badakit nola antolatu.


Argazkia: Jose Juan Gurrutxaga
- Nola definituko zinateke pertsona moduan? 

Pertsona bezala… alaia, bai, alaia. 

Eta jokalari bezela? 

Jokalari moduan bizkorra, korrika egitea asko gustatzen zait eta.
 

- Zein izan da eman dizuten aholkurik onena? 

Neure buruarengan konfiantza edukitzeko, horrela taldeari asko lagunduko baitiot eta dena askoz hobeto joango da.


- Asteak daramatzazue lehen 8 postuetan mantentzen, gogorra egiten ari al zaizue hor mantentzea? 

Pixka bat gorago ea heltzen garen saiatzen gabiltza, baina ez da erraza. Irabazten goaz, baina gure aurrekoak ere bai. Ea guk irabazten jarraitzen dugun, hori da gure helburua, ahalik eta hoberen egin eta ahal dugun goren gelditu. 

Nolako lana egiten ari da taldea? 

Oso lan ona egiten ari da taldea, asko saiatzen ari gara, denok elkarri lagunduz ea lortzen ditugun gauza gehiago.
 

Argazkia: Valérie Quiroga
- Aurtengo denboraldian zerk harritu zaitu gehien? 

Athletic eta Bartzelona oso sendo dabiltzala, ez nuen espero horrelako sendo ibiliko zirenik. Bestela txapelketa oso parekatua dago, talde guztiak oso antzekoak gara, gogorra egiten zaigu edozein partidu… galtzea espero ez genituen puntu batzuk ere galdu ditugu. Hala ere, oraindik denbora badago edozer gauza gerta dadin.
 

- Denboraldi amaierarako titular bat? 

Denok harro gaude egiten ari garen lanaz eta urtez urte hobetzen jarraituko dugu.



MILESKER IDOIA!!!
ZORTERIK HOBERENA OPA DIZUGU!!!

0 comentarios: