LEZAMARAKO AUTOBUSA, LAGUNDUKO AL GAITUZU?
Kaixo denoi!!
Dakizuen moduan Lezaman jokatuko den derbiko eguna iristear dago. Aurten ere, joan zen urtean egin genuen bezala, autobus bat ateratzea pentsatu dugu, partiduan gure neskak anima ditzagun.
Dakizuen moduan Lezaman jokatuko den derbiko eguna iristear dago. Aurten ere, joan zen urtean egin genuen bezala, autobus bat ateratzea pentsatu dugu, partiduan gure neskak anima ditzagun.

Bidaiaren prezioa autobusaren 10€ak gehi sarreraren prezioa izango da. Joan zen urtean zorte handia izan genuen eta denentzako gonbidapenak lortu genituen. Aurten ez dakigu nola egingo dugun, gonbidapenak lortzen saiatuko gara eta bestela, talde-prezioa egiteko borrokatuko dugu!
Mesedez, lekua gordetzeko, mail bat bidali edo deituiguzu:
650 72 06 29
Ezin dugu zihurtatu hiru puntuekin itzuliko garenik, baina bai ederki pasatuko dugula, giro ederrarekin, ahotsik gabe geratu arte animatuko dugula eta atsedenaldian patata tortila pintxoa egongo dela, joan zen urtean bezala!
ANIMATU ZAITEZTE!!!!
AUPA NESKAK!!!!!!
AUPA NESKAK!!!!!!
GORA ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!!
Maialen eta Nerea
Peña Esti Aizpurua
0 comentarios: