Errealak morala goian duela bidaiatuko du Extremadurara

10:39 Ane Urkiri 0 Comments

Errealak Extremadurako lurretan jokatuko du hurrengo partidua (igandea, 11:45etan) Llano Olivenzaren aurka, emakumezkoen futboleko goi mailara igo berri den taldea. Hala ere sailkapenean Erreala baino bakarrik bi postu beherago aurkitzen da, 18 punturekin; Errealak 6 gehiago dituen bitartean, 24. Jauzia emateko eta sailkapenaren erditik behera dauden ekipoekin distantzia handitzeko partidu ezin hobea izan daiteke.

Argazkia: Joseba Manterola
Bi taldeak garaipen lortu zuten 2011ko azken partidu ofizialean. Errealak 5-0 eta talde extremadurarrak 0-2, Prainsa eta Valentziaren aurka, hurrenez hurren.

Prainsaren aurka lortutako garaipenak energia eta gogo gehiago emango dio talde txuri urdinari, zalantzarik gabe, baina Llano de Olivenzarekin ahaztu gabe, gogotsu baitago eta egoera onean baitago.

Horrez gain, talde gipuzkoarra Aretxabaletako txapelketako garaile izan zen, partidu guztiak irabaziz, Eibarren aurkako ligaxkako partida izan ezik (1-1); eta garrantzitsuagoa dena, partidu guztietan egon ziren golak, ederrak gainera. Gol bakarra sartu zioten Errealari, kontuan hartzeko datua hau ere. Badirudi gutxinaka gutxinaka ate aurrean zehaztasuna hobetzen doala

Orain Zubietatik urrun hobetu behar da, kanpoan jokatzen duten partidutan. Eta partidu hau egokia izan daiteke kanpoko partidutan konfiantza berreskuratu dezaten. Ea aurrelariak golarekin topo egiten duten eta erregeen oparirik onena jasotzen duten: 2012ko lehen partidu ofiziala irabaztea. Urtea hasteko era hoberik ez dago, futbol arloan.

Urte berriari hasiera eman diogu, 2012, eta urte ona izango dela dirudi; edo horrela izango delakoan gaude. Nahiz eta 2011 urteaz kexatzeko arrazoirik ez eduki. Urte berri honi zorte pixka bat eskatu diezaiokegu, ezer gehiago. Eta lesioak jokalari guztiak errespeta dezaten. Gainontzekoak orain bezela jarrai dezala.

Asteburuko gogorrena autobuseko bidaia izango da, luzea eta neketsua. Larunbatean goizeko 9etan irtengo dute eta 10 ordu beranduago iritsiko dira Badajozera. ANIMO!

AUPA ERREALEKO NESKAK!!!

0 comentarios: