Erreala izan da Aretxabaletako txapelketaren txapelduna
Erreala gaur goizean Aretxabaletan jokatu den txapelketa txapeldun aldarrikatu da. Txapelketan Eibar, Athletic B eta Debagoienako selekzioak parte hartu dute.
Ibarrako futbol zelaian jokatu den lehen partidua Eibar 1-0 gailendu zaio Debagoienako selekzioari. Baita penaltietan ere (2-1).
Argazkia: goiena.net |
Partidu honetako albiste ona Larra berriz ere futbol zelaian jokatzen ikusi dugula izan da, hilabete inguru lesionatuta egon ondoren.
Hirugarren partiduan Eibar eta Athletic aritu dira aurrez aurre. Eibar indartsu atera da zelaira eta aurre egin dio Athletic-eko harrobiari. Ez hori bakarri, partidua irabaztea lortu du 1-0, baita penaltitan ere (2-1).
Argazkia: goiena.net |
Argazkia: goiena.net |
Partidu hau jokatu aurretik gauza jakina zen finala ekipo armagina eta talde txuri urdinaren artean izango zela. Biek bi partidu irabazi zuten, Athletic B eta Debagoienako selekzioak, ostera, biak galdu zituzten. Berdintzean Eibar eta Erreala 7 punturekin jarri dira sailkapenean; ligaxkako azken partiduan berriz, Athletic B-k 1-0 irabazi dio Debagoienako selekzioari.
Finala jokatzea besterik ez zen geratzen. Errealak partidu guztia menperatu du, baina ez zuen gola aurkitzen. Asko kostatu zaie golarekin topo egitea. Uxueren jaurtiketa eder bat langara joan da, Eguzkiñek, berriz, aukera eder bat eduki du Marinak jaurtitako erdiraketa batean. Erreala baloia ukitu eta ukitu zebilen, baina ezer ez. Jarraitzaileok penaltiekin pentsatzen genbiltzan, eta jaurtiketa horiek nola joan diren ikusita bildurtuta geunden. Baina ez. Esty B-k, txapelketako partidu guztietan bere buruarekin oso ziur, lehen gola lortu du, 22. minutuan. Egia esanda oso ondo ematen zaio Aretxabaletako Ibarra futbol zelaia, beti sartu izan du golen bat. Gaur hiru, alajaina, finaleko 2-0ekoa ere berak sartu baitu erdiraketa bat errematatzean.
Errealak txapelketa haur irabazi egin behar zuen, eta halaxe egin du. Entrenatzaileak partidu guztietan jokalari desberdinak sartu ditu hamaikakoan, gutxien jokatzen dutenei aukera gehiago emanez. Oso ondo erantzun dute jokalari guztiek. Urtea ondo agurtu dute, zalantzarik gabe.
ZORIONAK NESKAK!!!
Sailkapena horrela geratu da:
1- Erreala
2- Eibar
3- Athletic B
4- Debagoienako selekzioa
ARGAZKIAK
KRONIKAK
URTE BERRI ON!!!
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
0 comentarios: