Aretxabaletako futbol txapelketa

23:54 Ane Urkiri 0 Comments

Errealak eta beste hiru taldek (Eibar, Athletic eta Debagoienako selekzioa) Aretxabaletako futbol txapelketa batean parte hartuko dute larunbatean, abenduaren 31. Aurtengo hau, txapelketa honen zazpigarren edizioa izango da, eta urteko lehen partidu ofiziala prestatzeko aukera ezin hobea da, zalantzarik gabe.

Argazkia: Valérie Quiroga
Joan zen urtean irabazlea Athletic izan zen, talde txuri urdinari finalean 1-0 irabaziz. Erreala Debagoienako selekzioari 1-0 irabaziz, Eibarren aurka berdinduz (0-0) eta Athletic-en aurka 2-0 galduz heldu zen finalera.

Partiduak ez dira izaten 45 minutuko bi zati, 25 minutuko partida izaten da, zati batekoa.
Erreala Athletic-en aurka arituko da bigarren partiduan, goizeko 10etan. Debagoienak Eibarren aurka jokatuko du lehen partidua. Denek denen aurka jokatuko dute, liga antzeko bat izango da eta sailkapeneko lehen bi taldeak final jokatuko dute. Aurten Errealak partidu guztietan garaipena lortu nahiko du eta nola ez, finala ere bai.

PARTIDUEN ORDENA:
1º 09:30 h. DEBAGOIENEKO SELEKZIOA – EIBAR
2º 10:00 h. ERREALA - ATHLETIC B
3º 10:30 h. EIBAR-ATHLETIC B
4º 11:00 h. DEBAGOIENEKO SELEKZIOA – ERREALA
5º 11:30 h. EIBAR – ERREALA
6º 12:00 h. DEBAGOIENEKO SELEKZIOA – ATHLETIC B
7º 12:30 h. FINAL (LOS 2 PRIMEROS EQUIPOS)

AUPA ERREALEKO NESKAK!!! 

0 comentarios: