2011, oroitzapen berezi bat
2011 amaitzen da 2012 urteari hasiera emateko. Oroimenerako urtea. Jarraitzaile txuri urdin guztion oroitzapenean geratuko da.Errealak gauza pentsaezin bat lortu zuen. Bueno, pentsaezina ez. Zeren eta, denboraldia nola joan zen ikusita, gerta zitekeen gauza bat zen. Bai, Koparen inguruan nabil mintzatzen, Final Four-ari buruz, hain zuzen ere.
Agian beste talde bati buruz ibiliko bagina, adibidez Rayo Vallecano edo Espanyol, Final Four-era iristia gauza arrunt bat izango litzateke, esan daiteke betebehar bat izango litzatekeela. Baina Errealataz gabiltza hizketan, talde gaztea, gehienezko mailan ibilbide askorik gabekoa eta Kopako finalaurreko partidua zera zen... zera... berezia.
Berezia. Bakarra. Jarraitzaileok intentzio horrekin joan ginen. Partidua, garaipena edo porrota, oroimenean geratuko zen zerbait izan behar zean, ahaztezina, alegia. Eta halaxe izan zen. Gure poztasun guztia igorri genien jokalariei, porrotaren ospakizuna nahi genuen. Porrota, baina ez ohiko porrota. Berezia, bakarra.
Urtea amaitzen da, baina ez da borratuko gure oroimenetik Las Rozas-en bizitakoa. 2011 amaitzen da 2012 urteari hasiera emateko, urte hobe bat, zalantzarik gabe.
Argazkia: Valérie Quiroga |
0 comentarios: