"Errealean jokatzeak exijentzia gehiago eskatzen du", esan zuen Nerea Gabirondok
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Nerea Gabirondo (Urretxu, 1990-11-07) indar handiko defentsa aurten fitxatudu Errealak, baina ez da maila honetan jokatzen duen lehen aldia. Esperientzia minimo bat badauka eta horrek taldean egokitzeko erraztasunak eman dio, nahiz eta Errealean intentsitate gehiago eskatu.
1- Ez da zure lehendabiziko denboraldia Lehenengo Mailan, zer nolako diferentziak nabaritu dituzu?
Hasteko, ez da berdina Eibar bezalako talde baten aritzea edo Errealean egotea. Exijentzi maila eta zaindu behar dituzun gauzak ez dira berdinak.
2- Noiz fitxatu zintuen Eibarrek, zure aurreko taldeak?
Orain dela hiru urte, hau da, bi urte egon naiz Eibarren.
Eta Eibarrera joan aurretik ze taldetan aritu zinen?
Eibarrera joan aurretik herriko taldean aritu nintzen, Urolan, eta han bost urtez jokatu nuen.
3- Partidutan alboan Ane Bergara bezalako jokalari bat edukitzeak konfidantza eta lasaitasuna ematen al dizu?
Bai, noski. Ane esperientzia asko daukan neska bat da, aurretik lehen mailan jokatu baitu eta bai, lasaitasun eta konfiantza asko ematen dit.
Argazkia: Valérie Quiroga |
4- Partidutan bakoitzak bere motibatzeko estrategia dauka, ze estrategia da zurea?
Ez dut ezer berezirik egiten partidu aurretik. Jendearekin hitz egiteak morala igotzeko baliogarria izaten zait.
Edo Tximist-en animoekin nahikoa izaten da?
Bai, bai, nahikoa eta batzuetan nahikoa baino gehiago izaten da, eskertzekoa da egia esan.
5- Amuletorik ba al daukazu? Edo maniarik zelaira irten aurretik?
Ez, ez daukat ezer berezirik.
6- Espero zenuen bezalako denboraldia irteten ari al zaizu? Edo gutxiago edo gehiago jokatzea espero zenuen?
Egia esan espero nuena baino hobeto. Azken finean berria naiz talde honetan eta ez nuen pentsatzen hasierako momentutik jokatuko nuenik. Alde horretatik oso gustura.
7- Emakumezkoen futbolari dagokionez, ze botatzen duzue faltan gizonen futboletik? Zergatik uste duzue diferentzia asko dagoela?
Berdintasuna esparru guztietan.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
8- Emakumezkoen futbola hain mediatikoa ez izatean, balio duzuna gehiago erakutsi behar duzula sentitzen al duzu?
Bakoitzak beti ematen du daukan guztia, edozein mailatan. Nire ustez ez zukeen horrek baldintzatu behar.
9- Eibarren jokatzen zenuenean, suposatzen dut, ez zela horrenbeste jende joango zuek animatzera. Zer nolako giroa iruditzen zaizu Zubietakoa?
Eibarrera gehienetan gurasoak bakarrik etortzen ziren, eta ez beti. Zubietako animoak eta afizioak asko egiten du, adibidez, partidua berotu egiten du eta bestetik konfiantza sustatzen du.
10- Nola ikusten duzu aurtengo Lehen Mailako maila?
Talde guztietan maila asko ikusten dut, lehiakortasun handia nabaritzen dut. Gure aldetik, beti bezala dena emango dugu,
Elkarrizketan Argazkia: Valérie Quiroga |
11- Zer iruditzen zaizu Erreala hemen bertako jokalariekin apostatzen duen ekipo gutxienetarikoa izatea?
Oso ondo. Azken finean, hori da taldeak egin behar duena, hemengo jokalariak aprobetxatu eta horiek aurrera ateratzea.
12- Nola ikusi duzu taldea gaurkoan (igandean)?
Lehenengo bost minutuan ondo aprobetxatu ditugu (genituen), markagailua aurre hartzea lortu dugu (genuen) hasiera hasieratik eta gero taldea ondo ikusi dut (nuen), alde guztietan.
MILESKER NEREA!!!
JARRAI EZAZU ORAIN ARTE BEZALA!!!
ONDO SEGI eta ZORTE ON!!!
0 comentarios: