"Egia da esfortzu gehiago egin behar dela" adierazi du Itziar Gastearenak
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Itziar Gastearena ‘Gaste’ (Billabona, 1993-05-04), joan zen denboraldi erdi partean batu zen talde txuri urdinera, baina denbora gehiago daramala dirudi. Ilusio, gogo eta freskura handia duen jokalaria. Zer esan handia edukiko du etorkizunean.
1- Taldera batu eta berehala titular izatea lortu zenuen, presio berezi bat sentitu al zenuen?
Presioa baino gehiago gogoak nituen. Ez nuen espero taldera batu eta berehala titular izatea, egia esan. Zelaira gogotsu irteten nintzen.
2- Taldean bertakotzea erraza izango zela pentsatzen dut, laguntasun asko baitago, hala da?
Bai, hala izan zen. Gainera ni oso lotsatia naiz, asko kostatzen zait jendearekin irekia izatea eta taldea asko ireki da nirekin.
3- Espero zenuen bezalako talde aurkitu al zenuen? Ala bestelakoa izango zela espero zenuen? Ez dakit nolako taldea izatea espero nuen, baina talde ona aurkitu dut.
4- Espero al zenuen denboraldi baten erdialdean Errealaren deia jasotzea?
Aurretik Errealarekin entrenamendu batzuk egiten aritu nintzen. Joan zen denboraldi erdian jokalari batzuk lesionatu, beste batzuk joan egin ziren, jokalariak falta zitzaizkien eta ni aukeratu ninduten.
5- Diferentzia handia nabaritu zenuen Territorial mailatik hona salto egitean?
Bai. Oso maila ezberdinak dira, hemen intentsitate eta indar gehiago dago jokatzean.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
6- Maila honetan jokatzeak zailtasun asko ekarri al dizkizu ikasketetan?
Joan zen denboraldian, hona etortzean, 2. Batxilergoan nengoen, ondo atera nituen ikasketak baina egia da esfortzu gehiago egin behar dela. Azken finean ia atsalde osoa hemen pasatzen genuen eta etxera iritsi orduko gaua zen.
7- Tolosa izan al da zure betiko ekipoa? Edo aurretik beste talde batean aritu zinen?
Bai. Txikitan eskola kirolean aritu nintzen baina futbolean beti Tolosan aritu izan naiz.
8- Betidanik jokatu al duzu ezker bandan?
Bi bandetan jokatu ohi dut, Errealean ezkerretik gehiago jokatu dut orain arte baina gaur (ostegunean) adibidez eskuinetik aritu naiz minutu batzuetan.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
9- Errealeko orrialde berria sortu zenetik, zuen gauzak argitaratu eta argitaratu dabiltza, afizioak asko eskertzen dituen gauzak: elkarrizketak, adierazpenak… Klubaren aldetik babes gehiago sentitzen al duzue?
Bai, guregatik gehiago hitz egiten dutela ohartu gara eta babes hori eskertzekoa da. Horrela gure taldea gehiago ezagutzea lortuko dute.
10- Zer iruditzen zaizkizu Atletico Feminas-ek afizioa erakartzeko egin dituen ekimenak? Zuen artean komentatu al duzue? Sarrerak euro batean, aseguru/GPS-en zozketak, pizza zatien banaketa, partidua internet bidez ikusteko aukera (nahiz eta bukatu ondoren izan)…
Emakumezkoen futbola hedatzeko egiten den guztia ondo iruditzen zait. Azken finean ekimen hauekin jende gehiago joango baita partiduak ikustera.
Argazkia: Valérie Quiroga |
11- Laster Gabonak dira, eta zer eskatuko zenioke Olentzerori? Taldean eta pertsonalki pentsatuz…
Taldea ahalik eta ondoen aritzea eta sailkapenean ahalik eta goren egotea.
12- Zer nolako blog-a iruditzen zaizu gurea (Blog Errealeko Neskak)?
Oso ona, oso lan ona egiten ari zarete eta hori eskertzekoa da.
MILA ESKER GASTE!!!
ONDO SEGI eta ZORTE ON!!!
0 comentarios: