Errealean jokatzea eurentzat sari bat bezala dela dio Ainara Herrero jokalari txuri urdinak

15:10 Ane Urkiri 0 Comments

Argazkia: Valérie Quiroga
Ainara Herrero, Errealeko jokalari trebe eta bizkorrari elkarrizketatu diogu oraingo honetan. Bere 4. denboraldia da aurtengoa talde txuri urdinean, urtetik urtera hobetzen joan da eta orain taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat da.

1- Zer sentitu zenuen Errealeko taldeko jokalari izateko deitu zizuenean?
Poz handia sentitu nuen, azken finean guretzat Errealean jokatzea sari bat izango balitz bezala da. Horrelaxe hartu nuen, sari bat bezala, poz handiarekin.

2-Errealera iritsi aurretik ze taldetan eta ze kategoriatan aritu zinen?
Allerru izeneko Lezoko talde baten hasi nintzen jokatzen, erregional mailan. Ondoren Oiartzunen egon nintzen bi denboraldi, nazionalean, eta gero Errealaren deia jaso nuen.

3-Aurten lesionatuta egon zara denboraldi hasieran, asko kostatu al zaizu errekuperatzea eta %100ean egotea?
Oraindik ez nago %100ean, baina poliki poliki eta partiduko minutuekin nik usted ut laster jarriko naizela topera.
Argazkia: Nerea Lertxundi

4-Errealean maila honetan zenbat denboraldi gehiago jokatzea espero duzu?
Gorputzak iraun arte! Baina espero dut beste urtetxo batzuk gehiago jarraitzea.

5- Denboraldi bakoitza ezberdina eta berezia izaten da, baina zein izan da zuretzat denboraldirik onena? Edo bereziena?
Errealean, bereziki, nire bigarren denboraldia izan da nire urterik onena. Aurtengo hau, nire laugarrena da eta bigarrenarekin geratzen naiz.

6-Zer sentitzen duzu gol bat sartzerakoan?
Poza, poz handia egia esan.

Ospakizuna pentsatutakoa edo momentuko zerbait izaten da?
Momentukoa izan ohi da, azkenean momentuan bertan ateratzen dena egiten da. Ez gara pentsatzen jartzen gola sartuz gero nola ospatuko dugun, momentuan irteteen dena eta kito.
Argazkia: Nerea Lertxundi

7-Gero eta jende gehiago hurbiltzen da Zubietara zuen partiduak ikustera, horrek presioa eragiten dizu edo alderantziz, motibatu egiten zaitu?
Motibatu egiten gaitu, eta ikusleak gozatu dezaten saiatzen gara.

8-Errealean zaudenetik hiru postu ezberdinetan jokatu duzu: erdian, erdian bandetatik eta lateral; ze postu daukazu gogokoen? Edo ze postutan jokatzen duzu hobeto?
Minutu gehiago jokatu ditut erdian bandan eta esango nuke gusturago jokatzen dudala. Baina bestela, jartzen nauten lekuan jartzen nautela ondo jokatzen eta borrokatzen saiatzen naiz.

9-Gehienetan ezker bandatik jokatzen duzu, baina ez zara ezkertia, ezta?
Ez, eskuina naiz.

Eroso sentitzen al zara?
Oraingoz eroso sentitzen naiz.

10-Aurtengo denboraldian Erreginaren Kopan parte hartzeko gutxienez 4. postuan sailkatu behar zarete, posible ikusten al duzu?
Noski. Esperantza handiak ditut.
Argazkia: Ortzi Omeñaka

11-Taldea oso gogotsu eta ilusio askorekin ikusten da futbol zelaian, hori izan al da arrazoi garrantzitsuenetakoa gaurko (larunbateko) emaitza baliotsua lortzeko?
Partidu zaila izan da, baina azkenean amaiera arte borrokatu dugu eta nik uste hiru puntuak etxean merezita geratu direla.

12-Zaila egiten al zaizu ikasketak eta futbola partekatzea?
Momentuz ez. Oraingoz nahiko ondo noa eta ondo antolatzen naiz, orduan ez daukat arazo askorik.

Argi dago aisialdirako denbora gutxi edukiko duzula, 24 ordu baino gehiagoko egunak egotea gustatuko litzaizuke?
Bai, egia esan denbora libre gehiago edukitzea gustatuko litzaidake. Baina azken finean futbola asko gustatzen zait eta hauxe da daukadana.

13- Jarraitzaileek ze gehiago egitea gustatuko litzaizuke?
Nire ustez jada asko egiten dutela guregatik, ez nieke gehiago eskatuko.

Eta guk? [Blog Errealeko Neskak]
Horrela jarraitzea eskatuko nizueke.

MILESKER ETA ZORTE ON!

0 comentarios: