Gurutze del Ama eta Eguzkiñe Peña: "Beterana eta gazteen arteko fusioak sortzen du talde hau"
Atzo Gurutze del Ama eta Eguzkiñe Peña Hamaika Telebista-ko Hamaikakoa saioan elkarrizketatuak izan ziren.
Partidu guztiak zailak direla esaten hasi zen elkarrizketa. "Partidu guztiak dira zailak, nahiz eta azken postuko taldearen aurka jokatu, gu bezelako gogo eta kasta daukate. Partidu erraza izan zitekeena zail bihurtzeko arriskua dago", esan zuen Gurutze del Amak.
Bertan hainbat gai jorratu zituzten, sailkapenetik hasi eta jokalari bakoitzak bestea animatzen amaitu arte. Bitartean euren taldeari buruzko hainbat gauza esan zituzten. Lagun talde on bat dela argi dago eta nahiz eta konpetibitateak talde batzuetako laguntasuna hautsi, Errealean laguntasuna erabatekoa dela aitortu zuen bi jokalariek.
0 comentarios: