Lagunarteko partida Arrasaten

22:40 T 0 Comments

Kartela: Maitane Gallastegui

MONDRAGON F.T-ko 25. urteurrenaren ekitaldiekin jarraituz, larunbat honetan, azaroaren 19a 16:00etan, Mojategi futbol zelaian emakumezkoen Lehen Mailako bi talde arituko dira aurrez aurre:
Argazkia: Maitane Gallastegui

Real Sociedad – Prainsa Zaragoza


Egun berezia izango da denentzat, baina batez ere Sokoa Azkarate Errealeko atezainarentzat. 12 urtez Mondragoiren kamiseta defendatzen egon ondoren, 2008an Errealera joan zen. Larunbatean etxean jokatuko du berriro ere, baina oraingo honetan elastiko txuri urdinarekin.

Partidu garrantzitsua izango da txapelketako erritmoa galdu ez dezaten eta pixka bat deskantsa dezaten. Ez da Ligako partida eta intentsitatea ezberdina izango da, baina hala ere lagunarteko partidu bat beti etortzen da ondo erritmoa ez galtzeko. Jende asko hurbilduko delakoan gaude, Mondragoi-ren ospakizun handia baita, emakumezkoen futboleko talde handi bat, hain zuzen ere.

Gainera, talde txuri urdinaren garaipen batek ekipoaren morala igotzeko balioko luke bi partida jarraian galdu ondoren. Zalantzarik gabe partidu interesantea izango da larunbatean 16:00etan Mondragoiko Mojategi futbol zelaian jokatuko dena.


AUPA ERREALEKO NESKAK!!!


0 comentarios: