ERREALA 3-0 Reocin

22:23 Ane Urkiri 0 Comments

Errealak argi eta garbi irabazi dio Reocin taldeari, eta gainera emaitza mardulagoa izan zitekeen. Talde kantabriarra hurbildu ere ez da egin Cris Cornejok babestutako atea. 3-0 izan da partidu azken emaitza, Ane Bergara, Uxue Garmendia eta Maite Lizasoren golei esker.

Argazkia: Nerea Lertxundi
Talde txuri urdinak gol bakarra sartu du lehenengo zatian, gutxiegi, hainbat gol aukera argi izan baitituzte. Futbol zelaian ekipo bakarra egon da, Erreala. Eta ez bakarrik lehenengo zatian, bigarren zatia berdin berdina izan baita. Aukera argi asko eduki dituzte, baita aldeko penalti bat ere baina Uxue jokatzera irten arte ez dute lortu bigarren gola. Lehenengo baloia ikutu eta gola, Maialen Zelaiak egindako pase ederrari esker.


Lizasok huts egin duen penaltia berak konpondu du hirugarren gola sartuz, seguraski barruan zuen amorrua gol honekin asetu duela.

Argazkia: Nerea Lertxundi
Partiduak ez du gehiago idazteko eman. Ekipo bakarra zelaian, argi ikusi da Reocín-ek ez duela maila askorik eta Errealak konfiantza errekuperatu duela garaipen eta joko onarekin. Hurrengo helburua ate aurrean zehatzagoak izatea da, eta hori ere lortuko dute.

Lau egun barru, hau da, urriaren 12an seigarren jardunaldia jokatuko dute Huelvako Sporting-en aurka 11:30etan, han bertan. Gogorrena bidaia izango da, baina ziur gaude daukaten energia guztia partidurako gordeko dutela eta ez direla itzuliko punturik gabe.

AUPA ERREALEKO NESKAK!!!


REAL SOCIEDAD 3 - 0 E.M.F. Reocín
L' Estartit 0 - 1 Collerense
Athletic Club 4 - 1 Espanyol
Olivenza 1 - 3 Sant Gabriel 
Prainsa Zaragoza 2 - 3 Rayo Vallecano
Málaga 0-3 Levante
Barcelona 7 - 0 Lagunak
Atlético Madrid 7-1 El Olivo
Valencia 0-1 Sporting Club Huelva

0 comentarios: