17 urte azpiko selekzioarekin jokatu ondorengo AINARA MANTEROLAren hitzak
Ainara Manterola talde txuri urdinaren jokalari berrietako bat da, gaztea eta 16 urte azpiko selekzioan ohiko jokalari bat zen. Orain pausu bat gehiago eman du, 17 urteko azpikoarekin torneo txiki bat jokatu baitu.
- Lehendabiziko gauza, zer moduz zaude? Zer moduz joan da dena?
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Gustura eta oso ondo. Pixka bat nekatuta, bi aste nahiko gogor izan dira eta. Hango entrenamendu saioez eta partiduez gain tentsio eta kontzentrazio handian pasatzen dituzu egunak eta, gainera, ni pertsonalki oso urduria naiz, beraz gehiago. Hortaz , nekatua baina oso motibatuta gustura eta esperientzia hau bizitzeko aukera izateagatik izugarri pozik bueltatu naiz egonalditik.
- Nola sentitu zara selekzioarekin jokatzean? Sentsazio onak izan al dituzu?
Bai, egia esan partidak ez dira zailak izan, erraz irabazi ditugu eta horregatik nahiko komodoak izan dira, nahiz ezta azken partida gogor samarra izan zen 2.zatia. Nire posizioan, atzean, ez dugu lan handirik izan, eta egin beharrekoa nahiko ondo egin dugu, gure atean ez baita ezta behin ere sartu baloia. Nik uste niretzako eta baita debutatu genuen guztientzako konfiantza hartzeko partida politak izan direla, suerte pixkatekin bertan jarraitzen badut, agian izango dut partida zailagoak jokatzeko aukera.
- Oso gaztea zara, eta jada nabaritzen da kalitate asko daukazula, horregatik zaude zauden lekuan… Hobetzen joateko asmoa eta gogo asko al dituzu?
Bai, gaztea naiz, eta askotan oraindik ez naiz ohartzen non nagoen, zeinekin eta zertan. Honaino iristea oso zaila da, txikitatik kirol honetan oso konprometituta eta serio ibili naizelako iritsi naiz honaino, baina ezin naiz konfiatu, gaur hemen nagoen bezala baliteke bihar dena galdu eta beraino bueltatzea, beraz nik entrenatzen eta hobetzeko jarraitu nahi dut.
- Joan zen denboraldian 16 urte azpiko selekzioak ere deitu zizun, zer sentitu zenuen lehen aldiz deitu zizuenean?
Ez nuen sinesten. Euskal selekzioan nenbilen eta bertako lagun pare bat joan izan ziren noizbait, eta sekulakoak iruditzen zitzaizkidan. Inbidia sano handia ematen zidaten, eta beti dena kontatzeko esaten nien, ea zer moduz, zer zen hura… Niretzako amets bat zen, ez nuen inolaz ere espero hurrengoa ni izango nintzenik, hortaz sorpresa handia hartu nuen.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Egia esanda hau ere ez nuen espero. Iaz 16 urte azpiko hainbat deialdietara joan nintzen, eta azken bietara ezin izan nintzen agertu lesioagatik. Orduan, nire ustez dena amaitu zen, ate guztiak itxi zirela eta ez zidatela gehiago deituko pentsatzen nuen, gainera jada 16 urte azpiko taldera ezin nintzen joan adinagatik eta benetan zaila ikusten nuen 17 urte azpiko taldeak deitzea.
-3 garaipen mardulekin (7-0) (6-0) eta (7-0), txapelketako faboritoak zarete, nola baloratzen duzu 17 urte azpiko selekzioaren parte hartzea lehen fase honetan?
Oso positiboa izan da gure taldearen parte hartzea. Emaitzetan ongi ikusten den bezela, jokua ere oso ona izan da. Maila oso ona erakutsi dugu. Gure grupoan aurrenak geratu gara 9 punturekin, 20 gol alde eta 0 aurka. Beraz izugarri da egin duguna. Hori bai, selekzioran ideiak bikaintasunera iristea dira, egin dugunarekin ez konformatzea eta gehiago hobetzea eta egindakoa hobeto egitea, hortaz lanean jarraituko dugu.
- Zein da zure hurrengo helburua?
Nire helburua, egunetik egunera entrenatuz hobetzea da.16 urte bakarrik ditut eta oraindik hobetzeko margen izugarria dut, motzean esanda oraindik ez dakit ezer mundu honetaz, lurreratu berri dut, beraz orain arte bezala jarraitu nahi dut serio lanean, suerte pixka batekin agian ekarriko du bere fruitua. Eta noski, esan dudan guztiaz gain nire helburu nagusia disfrutatzea da, eta oraingoz behintzat egunero lortzen dut.
MILESKER AINARA eta ZORTE ON!!!
0 comentarios: