LARRAITZ LUCAS IRUTXOLOKO HITZAN
Irutxuloko Hitza-tik hartutako elkarrizketa - Estitxu Zabala
“Agian poztasun pixka bat gehiago badugu, Athletic ez delako sailkatu eta gu bai”
Inoizko denboraldirik onena sinatzen ari da Reala. Superligan oso lan txukuna egin ostean, lehenengo aldiz Kopako lauko finalera iristea lortu du. Ekainaren 17ko asteburuan jokatuko dute.
Txuri-urdinen kapitaina izanik, Madrilgo Las Rozasen lehiatuko da Larraitz Lucas (Egia, 1982), taldekideekin batera. Atletico Madril, Espanyol eta Bartzelona izango dituzte aurrez aurre. Kapitainak indartsu ikusten du taldea eta, oraindik zozketa egin gabe dagoenez, finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka jokatzea da bere nahia.
Valentzia eta San Gabriel kanporatuta, lauko finalera iritsi zarete. Ez da lan erraza izan, ezta?
Ba, ez. Egia da zorte pittin bat izan genuela zozketan. Lehen partidan Rayo edo Espanyolen aurka jokatu izan bagenu, agian ez ginateke finalerdietan egongo.Azkenean, zorte on horrekin eta gure joko ona erakutsiz, honaino iritsi gara.
Asko sufritu duzue?
Etxeko partidetan ez, oso ongi aritu baikara. Gainera, San Gabrielen aurka etxean jokatutako azken partida, zazpi urte hauetan Realak jokatutako partida onena izan zela uste dut. Jendeak gozatu egin zuen, gol dezente sartu genituen… pena bakarra gure atean sartu genuen gola izan zen. Balorazioa baikorra da.

Argazkia: Estitxu Zabala |
Taldea ongi dago, baina nekatuta. Aste honetan ez dugu entrenamendurik izango eta futbola ez den beste gauza batzuetan pentsatzeko denbora izango dugu. Oso pozik gaude, azken partidetan lan txukuna egin baitugu. Gainera, Espanyol kenduta, beste bi aurkariak irabazteko modukoak direla uste dut. Espanyol gu baino hiru koska gorago dagoela iruditzen zait, baina Bartzelona eta Atletico Madril gure pareko taldeak dira.
Espero zenuten honaino iristea?
Ez. Beti berdina esaten dut. Egia da, Liga hasiera oso txukuna izan genuela eta lehengo itzulian oso lan polita egin ostean, bigarrenean beherakada jasan genuela. Gero, azken partidetan nahiko lan txukuna egin arren, ez genituen oso emaitza onak lortu. Kopan ongi ari gara, indarrarekin.

Zer suposatzen du taldearentzat honaino iristeak?
Historia pixka bat egiteko balio digu. Gure asmoa Kopan sartzea zen eta, zergatik ez, lehenengo kanporaketa igarotzea. Lehen kanporaketa igarota, San Gabriel izan zen hurrengo aurkaria. Lehen partidan 3-1 irabazita, zergatik ez ginen iritsiko finalerdira? Bagenekien Ligako lau talde onenen artean lehiatzea sari polita izango litzatekeela… behin partida irabazita, batzuk oraindik ez zuten lortutakoa sinesten.

Superligako azken partidetan berriro ere lan ona egin zenutela aipatu zuen zuen entrenatzaileak. Bide horretatik jarraitzea lortu duzue?
Azken partida horietan baino hobeto ari garela uste dut. Kopako lau partida hauetan burubelarri aritu gara.

Athletic ez da Kopako lehen fasetik igaro, eta zuek, bai. Poz handiagoa ematen dizue?
Duela zazpi edo zortzi urte, Reala sortu aurretik, Gipuzkoako futbolzale gehienak Athleticeko zaleak ginen. Oraindik gogoan dut San Mamesen joan ginenean 35.000 jarraitzaile Athletic ikustera. Ligan oso txukun ibili izan dira beti, baina oraindik ez dira Kopako finalerdira iritsi, eta gu, bigarren urte honetan, iritsi gara. Egia da Espanyol izan zutela aurkari eta guk, San Gabriel. Baina beno, agian poztasun pixka bat gehiago badugu, Athletic ez delako sailkatu eta gu bai.

Nahiagoko zenuten Madrilen baino beste nonbaiten jokatu?
Ez dakit datorren urtean jarraituko dudan, baina gustatuko litzaidake, hemen, Zubietan bertan jokatzea. Espainiako hiriburuan jokatzeak indarra dauka eta federazioari puntu bat ematen dio.

Espanyol ikusten duzu aurkari nagusitzat, ezta?
Finalerdietako partidan talde katalanek euren artean jokatzea gustatuko litzaidake. Horrela, guk Atletico Madrilen aurka jokatzeko, nahiko parekatuak baikaude. Gainera, Realeko jokalari bat dago han jokatzen eta oso harreman ona daukagu. Eta zergatik ez? behintzat gu edo beraiek finalera iristea.

Goranzko bidean doa emakumezkoen futbola?
Gora bai, baina betikoa, federazioak laguntzen ez badigu, emakumeek gora eginda ere… agintarien eskuetan gaude.

Zuen denboraldi onena da?
Bai. Ligako azken zazpi partida kenduta, bai. Entrenatzaileek eta kontseiluak badute eragina. Gustura gaude.

0 comentarios: