Sant Gabriel 2-1 REAL SOCIEDAD
Izenburuan porrot baten emaitza agertzen den arren, inoiz baino emaitz ederragoa da. Neskak Final Four-erako klasifikatu baitira!
Poliki-poliki baina neskak historia egiten ari dira, atzo ere lerro berri batzuk gehitu zizkioten euren historiari.
Aurkariak ez ziren edonolakoak, hauek ere aukera garbiak izan baitzituzten, baina guk defensa eta atezain ikaragarriak ditugunez ezin izan zuten golik sartu. Hala ere, oso hurbil ibili ziren jokaldi baten, jaurtiketa Sokoak baloia behar adina ikutu eta langara bidali baitzuen.
Lehenengo zatia 0-0. Bigarrena hasi eta minutu gutxira, seigarren minutuan gaizki ez banabil, kataluniarren lehen gola iritsi zen jaurtiketa sendo batean. Gol arriskutsua. Aurkariak hazi egin ziren, etengabeko erasoan ibili ziren une askoan.
Orain partidua lasaiago ikustea egokitzen zitzaigun. Halaxe izan zen Sant Gabrielek bigarren gola sartu zuen arte, baina jada beranduegi izan zen eta Erreala “txapeldun” irten zen partidu hontatik. Galdu eta hala ere txapeldun, ederra da hori!
Orain, ekainaren 17ra arte ez dute partidu ofizialik jokatuko, aurreko batean esan bezala, 19 urte azpiko selekzioak Europako Kopa jokatzen baitu maiatzaren 29tik ekainaren 11 arte, bertan Marina izango dugu. Zorte on Marina!
Ekipoko beste guztiek merezitako atsedenalditxo bat izango dute, indarrak hartu eta energia guztiz Final Four jokatzeko.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: