Euskal derbia indarrak neurtzeko
Bihar 19:00etatik aurrera 2014-2015 denboraldiko lehen euskal derbia ikusteko aukera izango dugu Maiona futbol zelaian (Bilbo). Euskal Herriko Kopako IV. Edizioa ospatuko da bertan, eta beste urteetan ez bezala aurten partida bakarra jokatuko da. Hori dela eta, Athletic eta Realaren arteko neurketa “final” antzerako bat dela esan genezake.
Orain arteko final guztietan (2011an hasita), Athletic eta Reala izan dira aurrez aurre, bakoitzak bere kanporaketak gainditu ostean. Aurten ere finalean biak izango dira, baina ezberdintasun batekin: ez dituztela inolako kanporaketarik jokatu. Bizkaitarrek bi Kopa eskuratu dituzte gaur arte, eta Realak, aldiz, bakarra. Txapelketa hau ospatu zen lehenengo urtean Bakiok jaso zuen final handia eta zuri gorriak txuri urdinen gainetik pasatu ziren- Izan ere, amaieran markagailuak 4-1 adierazten zuen. Bigarren urtean eszenatokia Gipuzkoara pasatzearekin batera Kopa ere Gipuzkoan geratu zen. Beasainen jokatutako finalean Realak 2-0 irabazi zion Athletic-i. Eta azkenekoan, Azpeitian jokatutakoan, talde bizkaitarra gailendu zen (1-0).
Aurten berriro ere, lehenengo urtean bezalaxe, futbol zelai bizkaitar batek jasoko du Euskal Herriko Kopako euskal derbia. Eta gainera, oraingo honetan, Bilboko Aste Nagusiaren programa ofizialaren barnean sartu dute partida berezi hau.
Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak uztailaren azkenengo astetik dabiltza 2014-2015 denboraldia prestatzen. Biek 'stage' bat egin dute, bakoitzaren ohiturak hautsi gabe -zuri gorriek, Boltañan eta txuri urdinek, Andorran-. Hala ere, Realak jada hiru lagunarteko jokatu ditu eta Athletic-ek aldiz, bakarra. Bakarra eta erraztasun handiarekin irabazia Logroñoko taldearen aurka (0-5). Gazpioren taldeak Andorrako egonaldian bi adiskidantzako partida jokatu zituen, eta garaipen bat (1-5 AEM S.E.ren aurka) eta porrot batekin (3-1 Ordinoko Konbinatuaren aurka) itzuli ziren Gipuzkoara. Eta orain dela hiru egun txuri urdinek Mariño izan zuten aurkari Zubietan, etxeko taldea 6-0 gailendu zelarik.
Bestalde, bi taldeek aldaketa nabariak jasan dituzte azken urteotan, batez ere aurtengo denboraldiari begira. Realak sei baja izan ditu, eta guztiak garrantzitsuak. Sokoa Azkarate, Esti Aizpurua, Ainara Herrero, Naiara Beristain, Marina Agoües eta Maite Lizaso ez dira aurten Realean egongo, eta beraz, bihar ez dute Realeko elastikoa defendatuko. Hala ere, talde gipuzkoarra lau jokalari berrirekin indartu da: María Díaz Cirauqui, Cristina Pizarro, Mariasun Quiñones eta Leyre Fernández. Bihar Realeko elastikoa defendatuko ez duena, baina futbol zelaian presente egongo dena Lizaso izango da. Izan ere, aurten Athletic-eko jokalari bihurtu da erdilari zarauztarra. Berarekin batera Yulema Corres aurrelaria fitxatu berri dute bizkaitarrek; horiez gain, Ane Otxoa, Izaskun Leoz eta Arene Altonaga jadanik lehen taldeko jokalariak izango dira. Baina hauek ere jokalari garrantzitsu batzuk galdu dituzte: Manuela Lareo, Leire Landa, Joana Flaviano, Silvia Ruiz eta Jone Guarrotxena ez dira Juan Luis Fuentesen gidaritzapean egongo.
Aldaketa garrantzitsuak, baina derbiak betiko zaporea izango du, eta gainera azken urteotako derbi berdintsuetako bat ikusteko aukera izango dugu Maionako futbol zelaian. Reala bi bider bakarrik gailendu zaio Athletic-i: bata, Ligan Lezama bertan (2010eko urriaren 10ean), eta bestea, Beasainen jokatu zen II. Euskal Herriko Kopako finalean (2012ko abuztuaren 27an). Guztira Athletic-ek 15 aldiz irabazio dio Realari 23 partida ofizialetan (Euskal Herriko Kopako finalak kontuan edukita). Datu ikaragarriak dira, baina futbol zelaiko jokoa eta intentsitatean bi taldeak asko parekatu dira 2010etik gaur egun arte. Esaterako, jada derbietan ez ditugu gol zaparrada handirik ikusten (2011-2012 denboraldiko 7-2 emaitza salbuespen gisa erabiliz) eta berdinketak arruntagoak dira (sei guztira). Orain detaile txikiak dira balantza alde batera edo bestera mugiarazten dutenak.
Ez da Ligako partida bat izango, baina derbia izanik eta Kopa bat jokoan egonik aurrerago jokatukotako lagunartekoen itxura askorik ez du izango berez adiskidantzakoa den partida honek. Realak bere bigarren Kopa eskuratu nahiko du, hala Athletic-ekin berdintzeko; Athletic-ek, ordea, aldea handitu nahiko du.
Informazioa Realaren webgunean
Informazioa Athletic Club-eko web orrialdean
Aurkezpeneko informazio eta argazkiak Athletic Club-eko webgunean
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Aurten berriro ere, lehenengo urtean bezalaxe, futbol zelai bizkaitar batek jasoko du Euskal Herriko Kopako euskal derbia. Eta gainera, oraingo honetan, Bilboko Aste Nagusiaren programa ofizialaren barnean sartu dute partida berezi hau.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Bestalde, bi taldeek aldaketa nabariak jasan dituzte azken urteotan, batez ere aurtengo denboraldiari begira. Realak sei baja izan ditu, eta guztiak garrantzitsuak. Sokoa Azkarate, Esti Aizpurua, Ainara Herrero, Naiara Beristain, Marina Agoües eta Maite Lizaso ez dira aurten Realean egongo, eta beraz, bihar ez dute Realeko elastikoa defendatuko. Hala ere, talde gipuzkoarra lau jokalari berrirekin indartu da: María Díaz Cirauqui, Cristina Pizarro, Mariasun Quiñones eta Leyre Fernández. Bihar Realeko elastikoa defendatuko ez duena, baina futbol zelaian presente egongo dena Lizaso izango da. Izan ere, aurten Athletic-eko jokalari bihurtu da erdilari zarauztarra. Berarekin batera Yulema Corres aurrelaria fitxatu berri dute bizkaitarrek; horiez gain, Ane Otxoa, Izaskun Leoz eta Arene Altonaga jadanik lehen taldeko jokalariak izango dira. Baina hauek ere jokalari garrantzitsu batzuk galdu dituzte: Manuela Lareo, Leire Landa, Joana Flaviano, Silvia Ruiz eta Jone Guarrotxena ez dira Juan Luis Fuentesen gidaritzapean egongo.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Ez da Ligako partida bat izango, baina derbia izanik eta Kopa bat jokoan egonik aurrerago jokatukotako lagunartekoen itxura askorik ez du izango berez adiskidantzakoa den partida honek. Realak bere bigarren Kopa eskuratu nahiko du, hala Athletic-ekin berdintzeko; Athletic-ek, ordea, aldea handitu nahiko du.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Informazioa Realaren webgunean
Informazioa Athletic Club-eko web orrialdean
Aurkezpeneko informazio eta argazkiak Athletic Club-eko webgunean
0 comentarios: