Larraitz Lucasek agur esan dio futbolari

18:36 Ane Urkiri 0 Comments

Argazkia: Jose Juan Gurrutxaga
Heldu da eguna non Larraitz Lucasek futbola lagatzea erabaki duen. Agur esaten dio futbolari Errealeko kapitainak. Erabaki hau hartzeko denbora askoan pentsatzen egon da, behin eta berriz buruari bueltak ematen. Gogoratzen dizuegu joan zen denboraldiaren amaieran ere futbola uzteko zorian egon zen, baina beste denboraldi bat jarraitzeko indarrak atera zituen. 

Ziur Larraitz Lucas baloiari lehen ostikadak ikastolako patioan edo hondartzan emango zituela, baina bere lehenengo kluba Intxaurrondo izan zen. Bi denboralditan klub donostiarrean igaro ondoren Añorgarako jauzia eman zuen -emakumezkoen futbolarengatik asko eman duen kluba-. Añorga bertan jokalari bezala nabarmendu zen eta bost denboraldi igaro ondoren bere bizitzako saltorik handiena eman zuen. Errealak emakumezkoen talde bat atera nahi zuen, eta beste jokalari batzuekin batera Lucasekin pentsatu zuten. 

Berarentzat ohore bat izan zen Errealeko emakumezkoen taldeko partaide izatea, txikitatik izan baita klub txuri urdinaren jarraitzaile sutsua. Eta ohore handiagoa kapitain izendatzea lehenengo egunean. Bere momenturik onena, elkarrizketa batean onartu zigun, Errealeko taldeko partaide izatea proposatu zioten eguna izan zen. Eta nahiz eta Lurraldeko Mailako denboraldi ia osoa galdu bazuen ere, belauneko lesio larri baten erruz, inoiz ez da berriro erori lesio horretan eta taldeko jokalari garrantzitsuenetariko bat izan da. 

Argazkia: Valérie Quiroga
Erreala beheko mailatik hasi zen, Lurralde mailako ligatik baina segituan erakutsi zuen nagusitasuna denboraldi horretan bertan Nazional Ligara igotzean –orain 2. maila deiturikoa-. Eta ez zuten denbora asko behar izan gorengo mailara igotzeko, sufrimendu handiz izan bazen ere. 2006. urtean Superligan zegoen, taldea sortzetik bi denboraldi pasa ondoren. Momentu horiek guztiak Larraitzek oso gertutik bizi izan zituen, protagonistetako bat izan zen. 

Klub txuri urdinean zortzi denboraldi egon ondoren, eta gorengo mailan sei, Larraitz Lucasek neke asko pilatu du. Gorengo mailan, Lehenengo Mailan, lehiatzeak neke asko ekartzen du. Lucasek asko borrokatu du, elastiko txuri urdina jantzi duen bitartean daukan dena eman du eta bere iritziz futbola uzteko ordua iritsi da. 

Badakigu gorengo mailan lehiatzeak denbora asko kentzen duela, eta bere familia eta lagunekin disfrutatzeko eguna iritsi dela erabaki du, baita bere buruaz disfrutatzeko ere. Oraindik fisikoki indarra eta energia geratzen zitzaion baina elkarrizketan aitortu zigun psikologiko asko ahuldu diola. 

Errealarekin Erreginaren Koparekin gozatzeko aukera izan du, gainera finalerdietaraino iristen. Errealarentzat zerbait istorikoa. Eta Athletic garaitu ondoren, 2010eko urtarrilaren 10ean Lezaman, ziur alaiago erretiratzen dela. 

Argazkia: Valérie Quiroga
Pena handia da Errealeko funtsezko pieza bat erretiratzea, baina horrelako da futbola eta bizitza. Orain dela hilabete gizonezkoen taldeko jokalari handi batek utzi zuen futbola, beste funtsezko pieza bat, beste erdilari bat, beste kapitain bat: Mikel Aranburu. Klubak bi jokalari handi hauen falta sumatuko du. 

Larunbatean bere azken lagunarteko txapelketa jokatuko du Andorran, baina ez azken partidua. Bere azken partidua Anoetako futbol zelaian jokatuko du, milaka jenderen aurrean, Euskal Herriko koloreak defendatzen. Merezi duen agurra eman behar diogu. 




Faltan botako zaitugu, Larraitz! 

0 comentarios: