EUSKAL HERRIA vs ESLOVAKIA
Ekainaren 23an emakumezkoen futbol partida garrantzitsu bat jokatuko da Anoeta futbol zelaian, "Hamaika gara! Selekzio bat, hizkuntza bat, herri bat", lemapean.
Sarrerak aste honetan edo hurrengoaren hasieran ipiniko dira salgai. Web horrialde honetan www.hamaikagara.com, Anoetako txarteldegian (bezperan eta egunean bertan), Erniope tabernan eta Aratz erretegian; Bilbon Kalderapekon; Iruñako Iruñazarran; Baionako Kalostrapen; eta Gasteizko Hala Bedi tabernan.
Probintzi bakoitzeko hiriburutan egongo dira -gero beste herri gehiagotara zabalduko dituzte-, eta internet bidez ere erosi ahalko dira, Euskal Herria Kirola webgunean internet bidez erosteko esteka zuzena jarriko dute.
Deialdia osatu dutenak Iñigo Juaristi eta Garbiñe Etxeberria izan dira, eta bertan 7 jokalari txuri urdin aurkitu dezakegu: Esti Aizpurua, Ane Bergara, Aintzane Encinas, Ainara Herrero, Maite Lizaso, Larraitz Lucas eta Maialen Zelaia.
Sarrerak aste honetan edo hurrengoaren hasieran ipiniko dira salgai. Web horrialde honetan www.hamaikagara.com, Anoetako txarteldegian (bezperan eta egunean bertan), Erniope tabernan eta Aratz erretegian; Bilbon Kalderapekon; Iruñako Iruñazarran; Baionako Kalostrapen; eta Gasteizko Hala Bedi tabernan.
Probintzi bakoitzeko hiriburutan egongo dira -gero beste herri gehiagotara zabalduko dituzte-, eta internet bidez ere erosi ahalko dira, Euskal Herria Kirola webgunean internet bidez erosteko esteka zuzena jarriko dute.
Sarrerek 10€ko prezioa edukiko dute 14 urtetik gorakoentzat eta 5€koa 6 eta 14 urte bitartekoentzat.
Argazkia: Hamaika Gara facebook |
Gainera, gaur bertan, ESAIT eta kontseiluko ordezkariek Donostiko udalaren babesa jaso dute.
Anoetara jende asko hurbilduko dela espero dugu, goizetik guztientzako egitarau oparo bat egongo baita. Arratsaldean denok batera emakumezkoen futbolarekin eta gure selekzioarekin disfrutatuko dugu. Jokalarien deialdia laister ezagutuko da. Berriren bat gehiago daukagunean informatuko zaituztegu.
Eskerrik asko Euskal Herria Kirolari guztia informatzeagatik.
Egitaraua:
“Hamaika gara!” egunak 3 une eta 2 gune nagusi izango ditu:
Lehen unea: goizeko 10.30etik aurrera, Anoetaren kanpoaldean eta doan
10:30ean, egunaren hasiera ekitaldiari ukitu koloretsua emateko, gure artean, Porrotx eta Irrien Lagunakeko pertsonaiak egongo dira, entzierro eta guzti. Ordu horretatik aurrera, haurren gozamenerako, Irrien Lagunak jolasgunea martxan egongo da.
Ordu berean, 10:30ean, gure barnealdeak gozatu nahi dituen txokolatada dastatzeko parada izango dugu. Hasieratik, bertako jaki eta edarien guneak zabalik egongo dira.
Goizean zehar, kale animazioak, gure bihotzak eta gorputzak dantzan jarriko ditu: joaldunak, trikitixa, batukada, Debako Elektro-txaranga…
11:00etan, Porrotxek eta Irrien Lagunakeko pertsonaiek, gure oroitzapenetan geratuko den saioa eskainiko digute.
11:00ak eta 13.00ak bitartean, euskal kultura, kirola eta giro jatorra uztartzen dituzten euskal jokoak egongo dira,
11:30ean, eguneko magia, Txan magoaren eskutik helduko zaigu.
12:00etan, Irrien Lagunak kanta eta dantza.
Ordu berean, nagusiagoentzat eta karparen barnealdean, Dj. Bullek dinamizatuko du giroa.
13.00tan, edukiak partekatzeko ekitaldi arina.
Ekitaldia eta gero, kale animazioak bereak eta bi egiten jarraituko du.
14:00etan, Ze Esatek musika taldeak, gazteak eta ez hain gazteak dantzan jarriko gaitu.
Bigarren unea: Anoetaren barnealdean eta sarrerarekin

15:00etatik aurrera, Debako Elektro-txarangarekin eta batukadarekin, denok Anoetaren barnealdera… partida aurreko ikuskizunez gozatzera eta gure nesken selekzioa animatzera!
15:30ean, Alex “Gatibu”, Ange Duhalde eta Naroa “Amaiur” abeslarien kantaldi zoragarria.
16:00etan, emozioz beteriko lehen mailako kirol-lehia.
16:20ean, emakumezko futbol aitzindariei omenaldi hunkigarria.
16:30ean, EUSKAL HERRIA-ESLOVAKIA NAZIOARTEKO EMAKUMEZKOEN FUTBOL-PARTIDA…
Atsedenean, zozketa bidez hautatutako herritarrok, Asier Riesgo atezaina gaindituz gero, “lehen mailako” gol bat sartzeko aukera izango dugu. Penaltiok jaurti ahal izateko izen ematea hamaikagara.com web orrialdean egin behar da, Ekainaren 21a baino lehen… Horrez gain, atsedenean, sari preziatuez osatutako zozketak egongo dira…
Hirugarren unea: Anoetaren kanpoaldean eta doan
18:15etik aurrera eta 20:00ak arte, aldarriei eta festari segida eman nahi diogun guztiontzat, bertako jaki eta edarien guneak zabalik egongo dira.
San Joanak ospatzen dituzten herrietako jaiez gozatu ahal izateko, futbol-partida arratsaldeko 16.30etara ekarri dugu, tokian tokiko San Joan horietara garaiz itzuli ahal izateko…
Bestalde, antolatzaileok autobusak antolatzeko ahaleginetan gauden arren, ahalik eta jende gehien bertaratu dadin, tokian tokiko autobusak antolatzeko deia egiten dugu…
0 comentarios: