Eguzkiñe Peña "Edozein helburu lor daitekela erakusten dute Kilometroek"

11:37 T 0 Comments

www.noticiasdegipuzkoa.com hartuta


Realarekin partidoa izango du Eguzkiñe Peña azpeitiarrak Kilometroen egunean Bartzelonan eta zaila izango du bertaratzea. Badaezpada, aurten abiatutako Klikmetroen baitan metro bat erosi du jada, Gipuzkoako ikastolen festarekin bat eginez

Donostia. Noiz joan zinen lehen aldiz Kilometroetara? Gogoratzen zara non izan zen?
Argazkia: Valérie Quiroga
Ez dakit lehen aldia izango zen baina akordatzen naiz Tolosako Kilometrotara joan nintzela familiakoekin, eta han rokodromo bat zegoela nahi zuenak eskalatzeko. Igotzen hasi nintzenean nire izebak argazkia atera nahi zidan baina berak "klik" egiterako, ni jada goian nengoen. Beti esan didate txiki-txikitatik neska bizia nintzela. Azpeitian Kilometroak ospatu zirenekoa ere gogoan dut, guk dantza egin genuelako. Baina oso eguraldi txarra egin zigun eta dantza aterki azpian egin behar izan genuen. Baina sekulako ilusioarekin egin nuen dantzan.

Urtero joaten zara?
Ahal dudanean joaten naiz. Baina orain Realean nabilenez, partiduak direla eta ez da beti erraza.

Zer azpimarratuko zenuke Kilometroei buruz?
Familia asko eta guraso asko aritzen direla lanean ikastolak aurrera ateratzeko, eta hori oso gauza indartsua dela. Benetan sentitzen baduzu, edozein helburu lor daiteke. Hori erakusten dute Kilometroek.

Kilometroen eboluzioa nola ikusten duzu?
Uste dut handitzen joan dela. Jende gehiago hurbiltzen da Kilometroetara, eta ekitaldia bera handitzen joan da urtez urte. Asko handitu da bai proiektua eta baita ikastolak aurrera ateratzeko ilusio hori ere.

Aurten Azpeitian, zure herrian, ospatuko da. Gerturatzeko asmorik baduzu?
Nahi nuke, baina partidua daukat Realarekin Bartzelonan. Ez dakit nola moldatuko naizen… Agian gauean handik etortzean edo…

Zergatik esango zenuke garrantzi-tsua dela ekintza hauek bultzatzea?
Ikastola bat aurrera ateratzeko beharrezkoak dira eta euskararen alde herriko eskola euskaldun batek garrantzi handia dauka. Gainera, Kilometroak diru sarrera garran-tzitsua dira.

0 comentarios: