REAL SOCIEDAD 3-1 Sant Gabriel

17:53 Ane Urkiri 0 Comments


Atzoko partiduaz gogoratzen naizenean irribarre bat ateratzen zait aurpegian. Seguraski inoiz ez dudala horrelako partidu ederrik ikusi. Ikaragarria izan zen. Emaitza ederra lortu zuten, nahiz eta 3-0ekoa hobea izan.



Argazkia: José Juan GURRUTXAGA
Hasiera hasieratik hasi zen Erreala etengabe erasoan, lehenengo golaren aurretik hainbat aukera izan zituen. Gola Zelaiak egindako jokaldi eder baten ondoren heldu zen, honek porteri aurrean Marinari pasatzea erabaki eta azkenak sareetara bidali zuen. Jokalarien poza armailetan ere sentitu zen. 


Lehenengo zati horretan Gaste fitxaje berria nabarmendu zen, izugarrizko partida jokatu zuen, 90 minutuak ederki aprobetxatu zituen. Bere kalitate guztiak erakutsi zituen futbol zelaian eta hori ez da gutxi, Superligan jokatzeko kualitateak badituela erakutsi zizkigulako jarraitzaile guztioi.





Marina Agoües bere gola Esty Bajo-ri eskaintzen(Argazkia: Ortzi Omeñaka)

Bigarren zatia lehenengo zatiaren ildo beretik jarraitu zuen, Erreala etengabe erasoan. Horrela ailegatu zen bigarren gola, Maialenek atezaina ondo presionatu zuen eta kanporatzera behartu zuen, Marinari baloia oinetara erori eta honek bi aldiz pentsatu gabe atezainaren gainetik jaurti zuen baloia. Gol ederra benetan. Lehenengo golean armailetan izugarrizko poza bazegoen, bigarrenean alaitasun bikoitza zabaldu zen. Gainera Marinak ospakizun berezi bat egin zuen, ospakizun horren bidez Esty Bajo (Alemanian dago, Erasmus bidez Joan eta hurrengo denboraldian batuko da berriro ere taldearekin) jokalariari dedikatu baitzion gola. Detaile polita.
Argazkia: Ortzi Omeñaka
 
Hirugarren gola minutu gutxitara heldu zen, Larraitz Lucas kapitain trebeak ederki aprobetxatu zuen Aintzanek bidalitako pasea.



Dakizuen moduan 3-1ekoa Errealak bere atean sartu zuela eta orduan hasi zen Sant Gabriel erasotzen, baina defensa trebeak ditugu, segurtasuna ematen dutenak eta jokalari horiei esker gutxiago sufritu genuean. Defensei buruz aritzean, Evelyn-ekin gogoratu naiz jada errekuperatu baita, eta atzo partiduko azken minutuak topera jokatu zuen, berak ondo dakien bezala. 
Lesioez hitzegiteaz hastean gogoratu behar gara Errealak bi baja garrantzitsu dituela, bata denboraldi hasieratik lesionatua dagoen Eli “Txiki” eta bestea orain dela hilabate pasatik dagoen Ana Magaña. Biak jada korrikan hasita daude eta hori berri garrantzitsu bat da, ea hurrengo denboraldian hauen bien kalitateaz disfrutatzeko aukera izaten dugun.

Esan dut 3-1ekoaren hasi zela ekipo kataluniarra erasoan baina orduan ere Errealak hainbat aukera izan zituen, ia guztiak Maite Lizasok baina ezin izan zuen baloia sareetara sartu. Hau ere jokalari trebea, beharrezkoa taldearentzat.

Hau guztia gertatu zen futbol zelaian, armailetan ordea beste sorpresatxo bat ere gertatu zen. Hemen esan bezala Errealeko nesken elastikoaren zozketa egin zen, jarraitzaile guztiak ea bakoitzaren zenbakia tokatzen zen adi ibili ginen.

 
Partidua jokatzen ari zen bitartean Marina irratira hurbildu zen partiduko protagonista izan zelako, datorren astean Futboldraft-eko saria jasotzera Madrilera joango delako eta laister Italiara doalako Europako Kopa jokatzera 19 urte azpiko Espainiako selekzioarekin, zorte on guztia opa dizugu Marina!

Itzulerako partidua, Katalunian jokatuko dena, horrelako zirraragarria eta polita izan dadin nahi dugu. Hurrengo astean Sant Adriá de Besós-en jokatuko da itzulerako partida.


Zorte on neskak!!! Final erdietatik gero eta hurbilago gaude! Aurtengo denboraldian historia egingo duzue!!!

Ortzi Omeñaka-ren argazkiak
José Juan Gurutxag-ren argazkiak
Peña Esti Aizpurua-ren argazkiak (facebook) 
Valérie Quiroga-ren argazkiak (facebook)
Picasa argazki bildumako argazkiak




 



AUPA NESKAK!!!


Ane Urkiri

0 comentarios: