ERREALEKO BETERANOENETAKOAK, LARRAITZ LUCAS ETA SOKOA AZKARATE
Laudio futbol taldeko blog-etik hartuta
Behin, bitan eta milaka alditan esango nizuke, hemen eta aurpegira, ohore izugarria dela Errealeko Larraitz Lucas kapitain handia eta mirestuarekin hitz egiteko aukera izatea. Hainbeste piropo ez dute helburu zurekin ondo geratzea, zure jokoa, prentsan zutaz idazten dutena eta Errealeko webgunean jasotzen dituzun piropo eta lorak txantxa ez direlako. Non hasi zenuen eta zergatik futbolean jolasten? betidanik izan duzu futbola gustoko?
L: Eskolan, lagunekin eta hondartzan hasi nintzen futbolean zazpi urte nituenetik hamaika urte izan arte. Adin horrekin, azkar ikasi nuen eskolan ezin nuela jolastu, neska izateagatik, eta arrazoi horregatik, saskibaloian hasi nintzen. 14 urterekin Intxaurrondo klubean 2 urtez jolastu nuen. Etxetik oso gertu entrenatzen zuten eta eskolako ordutegiarekin primeran zetozen. Tamalez, klub hori desagertu eta Añorgak deitu zidan. Ezin ezetz esan.
Gipuzkoako klub hoberenean jolasteko aukera hori ezin ukatu. Bertan 5 urte zoragarri igaro nituen, eta geroxeago Realean sartu nintzen gaur arte.
Futbola beti gustoko izan dut. Nire anaia eta aitarekin joaten nintzen haien partiduak ikustera. Anaia oso ona zen eta haren futbolean fijatzen nintzen.
Adinagatik behintzat Erreala honetako jokalari beteranoetako bat zara, bakarrik zara beteranoa edo esperientziduna zure adinagatik, edo denbora asko daramazu Errealean? esperientziak jakintasuna ematen duenez, eta ezagutzen ama denez, nola definituko zenidake gaurko Errealaren ibilbidea eta bere plantilla?
S: Urte asko daroiat futbolean (15urte) baina ez horrenbeste Errealean. Nire 3. urtea da talde honetan. Esperientzia oso garrantzitsua da edozein ligatan baina geixau Superliga baten. Aurtengo denboraldixa ezin dot konparau nire lenengoko urtiaz. Asko ikasi dot, konfiantza hartu be. Orokorrian danoi pasatzen jakun zerbait dala uste dot eta gauzak horrela Erreala talde bezala be esperientzia hartzen. Poliki-poliki pauso txikiak ematen eta plantilla bortitz aldatzen ez dan bitartian hobeto.
Topikoa da kapitainei buruz esatea taldearen arima eta euskarri direla, eta best jokalariengandik bereizten dituzten gaitasun miresgarri batzuk dituztela (sakrifizioa, borrokatzeko grina, esperientzia, taldea energia positiboaz kontagiatzea…). Hori dena benetan dute kapitainek, edo nik uste dudan bezala, gaitasun on horiek beti egon dira jokalariaren barnean eta gehiago ikusten edo goresten dira kapitaina denean? seguraski zu betidanik izan zara gaurkoan zaren modukoa. Nola definituko zinateke jokalari bezala?
L: Denak ez dute balio kapitain izateko, baina askok, nahiz eta brazaletea ez jantzi partiduetan, eta ixilpean, lan hori betetzen dute. Nire taldean adibidez denok gara kapitainak, denok sentitzen dugu momentu batean norbaiten beharra, denok behar dugu guregan konfidantza. Nik uste denok barruan daukagula gure burua aurrera eramateko grin hori, baina ez dut uste denok balio dutela “lider” bat izateko. Hori ez da lantzen, horrekin jaiotzen zara, edota bizitzak horrela egiten zaitu.
Isilpeko lan asko egiten duen jokalari bat, jaurtiketa onarekin eta inoiz nekatzen ez dena. Ez dut abiadurarik, nahiz bere garaian izan, ezta buruz ondo joaten den jokalari horietakoa, horrela definitzen naiz. Zelaian posizio egokia mantenduz gero gauza horiek guztiak falta zaizkizunik ez da somatzen.
Nola ikusten duzu hasiberri dagoen Erreginaren Kopa?
S : Erreginaren kopara heltzia guretako gauza handixa da. Jun zan urtian lortu gauen lenengokoz heltzia. Orduen lenengoko txapan kanporatu ginttuzten eta aurten hori gainditzia zan gure nahixa. Lortu dogu. Valentzia kanporatu dogu eta hemendik aurrerakue guretako opari bat da. San Gabriel tokau jaku laurdenetan eta ilusinoz hartzen dogu. Zaila izango da baina posiblia ere oso.
Ausartuko edo animatuko zinateke nesken futbolaren inguruko analisi txiki bat egitera? badakit galdera hau nahiko ohikoa dela, guztiok dakigulako gizonen futbolak neskenak ere merezi dituen eta lortu ez dituen pribilegio edo estatusa duela, baina zer eskatuko zenuken zuen futbolerako? egin zure aldarrikapena.
L: Egia esango dizut, nahiz eta topikotzat hartu: ez dut denborarik futbola ikusteko. Hala ere, gauza bat esango dizut: nesken futbola gorantz doala ezin da ukatu. Urteak pasa ahala, emakumeen kalitatea handitu egin da.
Printzipioz emakumeak eta gizonak berdinak gara. Beraz… zergatik tratamendu desberdina jasotzen dugu? Emakume izateagatik ezin dugu kontratu profesional bat izan; medikuak izan gaitezke baina ez futbolariak. Orain dela urte bat telebistan agertutako dokumental batean, Espainako Federazioko gizon batek esan zuen “emakumeak futbolean aritu daitezke baina horren trukean soldata bat izatea beste gauza bat da”. Agintarien esku gaude eta hori mantentzen den bitartean, matxismoa agerian dagoen bitartean, ezin da borrokatu.
S: Askotan konparatzen da nesken futbola mutilenarekin baina uste dot hori alperrikakua dala. Ni futbolian hasi nintzenetik nesken futbolak berak aurrarapen handixak egin dittu eta horrekin gelditzen naz. Geure burua hobetzen jun biher dogula uste dot eta ez konparaketan sartu.
Euskaldunen gehiengo handi batentzako Athletic da pena merezi duen esuakldun talde bakarra, agian titulu gehien dituena delako eta gaurkoan bai gizonen eta emakumeen ligako txapelketan hobeto aritzen dena delako. Errealaren zale bezala zeozer esango zenieke talde bilbotarra unibertsoaren zentrua dela uste duten horiei? ados zaude Athletic-ek Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan burutzen duen jokalari gazteen lapurketarekin? (orain arte inork ez da ausartu nahi dudan bezain morbotsu galdera honi erantzuten, inork ez dit aipatu bere benetako iritzia, oso diplomatikoak izan zarete, jaja.)
S: Ez nago ados Athletic merezi duen euskal talde bakarra delako horrekin. Ni donostiarra eta errealzalea naiz. Ez naiz anti-Athletic deitzen diren horietakoak. Gizonen taldeak ez dakit nola aritzen diren, baina emakumeen futbolean egia da Athletic deituta, badirudi ezetz esatea txorakeria dela. Badaude jokalari batzuk ezin dutenak dei hori ukatu, niri egia esan, berdin zait. Norberak erabaki behar du zer esan nahi duen Realak, eta zer esanahi duen txuri urdin izatea.
L: Athletic-ek bere filosofia dauko eta hori errespetatzen dot. Bakoitzak bere jokatzeko moduak dauzko. Euskaldun talde bakarra dala pentsatzen dauien horreikin berriz ba beraiek galtzen daue. Ni oso harro nau errealekua izateaz. Gure kasuan konkretuki badakigu Athletiarrek gure baino hobiauak izan diela eta balitteke oraindino be pausotxoren falta izatie. Baina ez guzkue hasierako 6-7 gol sartzen gauzak asko parekatuau daz eta izatez aurten lenengoko aldiz irabazi ein dogu.

0 comentarios: