REAL SOCIEDAD 3-2 Atlético de Madrid
Errealeko neskak aspaldiko partez garaipenaren bidera itzuli dira, garaipen ederra izan da gainera. Maialen Zelaiak bi gol sartu ditu eta bestea Herrerok.
Atletico-k ez du gauza asko egin lehenengo zatian, Errealeko atezainak, gaurkoan Cris, ez du lan askorik eduki.
Atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin joan dira.
Bigarren zatia ondo baino hobeto hasi da, Gurutzek izugarrizko pasea bidali du Herreron oinetara eta honek atezaina driblatu eta baloia sareetara bidali du. Gol honek lasaitasun gehiago ekarri du. Baina minutu gutxi barru ekipo madrildarrak area barruan zegoen nahastea aprobetxau eta 2-1eko lortu du. Partiduak emozio izan du gol honi esker, madrildarrak berdinketaren bila joan baitira eta lehenengo zatian baino piztuago ibili dira.
Denok oso pozik amaitu dugu, aspaldiko partez garaipen batekin disfrutatzeko aukera izan baitugu. Partidu entretenigarria eta polita, jokaldi on asko ikusi baitira.
Atletico de Madrid: Nuria; Leire, Vane, Marta Carro, Paula Serrano (Luky, min. 74); Nagore (Constanza, min. 58); Marti (Leti, min. 71); Amanda Alba, Priscila y Marianela (Pisco, min. 55).
Hurrengo igandean 17a 11.00etan Katalunian jokatu behar dute, Sant Gabrielen aurka, ea Kopa hasi baino lehen sentsazio onekin amaitzen duten Liga.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: