MARINA AGOÜES-en hitzak
Marina Agoues eta Sokoa Azkarate. Argazkia: Maitane Gallastegui |
Marina Agoües-en hitzak, Espainiar selekzioarekin Austrian egon ondoren bere esperientzia, nola bizi izan zuen eta partiduko detaile batzuk kontatzen dizkigu.
“Austria oso ondo egon nintzen, Bosniarekin konparatuz bagenekien txapelketa garatuago zegoela eta badakizu zertara zoazen… Fase finalera joateko aukera jokatzen ari zara, orduan hiria eta horrelako gauzak gutxi ikusi genituen, hala ere ikusi genuena oso ederra izan zen.
Weiz izeneko hiri baten egon ginen, oso gustura egon ginen bertan Euskal Herriarekin gauza batzuk komunean baitzituen, zelai berde asko zituen eta etxe pila.
Argazkia: Nerea Lertxundi |
Madrilerantz Lezamako derbia ondoren irten ginen, bertan astelehenean entrenatzen egon ginen eta asteartean, jada, Austriarantz zihoan hegazkina hartu behar genuen. Behin bertara iritsita, arratsaldez entrenatu genuen, baita hurrengo egun guztian ere, lehenengo partidua martxoaren 31an jokatzen baikenuen.
Dakizuen bezala, lehenengo partidua Poloniaren aurka jokatu genuena, ez nuen minutu bat ere jolasteko aukerarik izan, baina jokatu banuen bezala… Urduritasun pila edozein momentutan joka nezakeela pentsatzearekin bakarrik… Ez zidan harritu hautaketa horrek, egia esan. Jende asko dago kalitate handia daukana eta azkenean postuarengatik borrokatzen duenak jolasten du. Entrenatzaileak berak ere ez zekien zerrekin topatuko zen, inork ez baitzuen aurkaria ezagutzen, baina azkenean irabazte lortu genuen eta berak esaten duen bezala: hurrengo partidua irabaztea pentsatzera.
Errekuperatzeko egun bat eduki genuen eta apirilaren 2an Eskoziaren aurka jokatu genuen, ekipo honen ideia orokor bat bageneukan, Poloniaren aurka jokatu genuen egunean, arratsaldez Austria-Eskozia partidua ikustera joan baikinen eta orduan ezagutu genuen pixka bat aurkaria. Hala ere, ekipo sendoa zela bagenekien eta Espainiaren jokora ondo egokitzen zirela ere, hauek ere baloia asko ukitzen baitzuten baina ez zen nahikoa izan, ikusi zen bezala. Guk gure jokoa erakutsiz partidua aurrera ateratzeko gai izan ginen, selekzioan dauden jokalariak ez baitute partidu bat ere galdutzat ematen, arima, adimen eta indarrarekin dena aurrera atera daiteke! Partidu horretan azkeneko bost minutu jokatu nuen eta bi baloi bakarrik ukitu nituen, baina corner bat probokatu eta zentro bat atera ahal izan zuen, baneukan egun osoa pozik egoteko arrazoi bat (barre).
Partidu honen ondoren, errekuperatzeko bi egun izan genituen azkeneko partidua eta zailena zenari aurre egiteko, aurkaria Austria baitzen eta honek etxean jokatzen zuten, dena alde zeukaten. Azkenengo partidu honetan dena jokatzen genuen, hau da, fase finalera joatea. Guretzat berdinketa bat aski zen, baina irabaztera joan ginen. Hor bai, hor partidu osoa jokatzeko aukera eta ohorea izan nuen. Lateral eskuinetik jokatu nuen, postu ez ohikoa niretzat, baina emaitzak esaten duen bezala (4-0) ez zitzaidan hain gaizki eman, atea hutsean mantentzea lortu baikenuen.
Fisikoki gu baino gehiago ziren, gorputz galanta zuten eta gogorrak, baina baloiaren kontrola alde genuen, 4-0 irabazi genuen nahiz eta penalti bat huts egin (ez da ezer pasatzen) eta denok etxera pozik eta multzoko txapeldunak bezala itzuli ginen, ea Italiara joateko aukera izaten dudan, izugarria litzateke!
Argazkia: Maitane Gallastegui |
Esaten zuten esaldi bat azpimarra nahiko nuke: fase hau ez dute irabazi jokatzen duten hamaika jokalarik, baizik denak!
Egia esan, 18 urterekin esperientzia hau bizitzeko aukera izatea eskertzeko da! Jarraitzen didaten jendearengatik izan ez balitz…
Alde positiboena, itzuli nintzenean nire ekipoarekin entrenatzeko irrikitan nengoen, nire alde onena emateko gogo handiarekin eta nire postuan jokatzen ikasteko gogoarekin, oraindik asko geratzen baitzait.
MILESKER MARINA zure esperientzia kontatu izanagatik!
Onena opa dizugu!
Ane Urkiri
0 comentarios: