DERBY: Athletic-REAL SOCIEDAD
Bihar, igandea, Superligan partidu interesgarri bat jokatuko da, euskal derbia, alegia. Igandean jokatuko da, 12:00etan Lezaman. Anima zaitezte, bai jarraitzaile txuri urdinak eta bai txuri gorriak, giro ederra sortu dadin jarraitzaileen artean ere. Denok batera disfrutatuko dugu partidu honetaz.
Lezaman jokatu zen azkeneko derbian Erreala garaile irten zen, 1-2. Bigarren fase honetan partidu bakarra irabazi dute eta berriz garaipen batekin topo egitea espero dute, baita jarraitzaileok ere. Jokalariek bezala garaipen batekin disfrutatu nahi baitugu.
Anima zaitezte partidu ikusgarri hau ikustera, ez zarete damutuko! Gainera neskak gure indarra behar dute, bihar inoiz baino gehiago.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: