Athletic 3-1 REAL SOCIEDAD

17:21 Ane Urkiri 0 Comments

Argazkia: Valérie Quiroga
Beste porrot bat. Baina porrot hau ez da besteak bezalako, ez niretzat. Seguraski partidua amaitutakoan jokalariak moral faltaz egongo ziren, ezintasunarekin… Baina nik, hemendik, egin duten partidu ederrarengatik zoriondu nahi diet.

Ez dute merezi izan horrelako emaitza mardula, hainbat aukera izan dituzte eta ia beti bezala epailea jokaldi batzuetan ez da zuzen ibili. 

Txuri gorriak bosgarren minutuan aurreratu dira. Sokoak bandara kanporatu du baloia, azkar atera eta defentsa txuri urdina erdi lo zegoela Oruetak zentro bat errematatu du. 


2-0ekoa Magañak baloia besoarekin ukitu du area ertzean. Eli Ibarrak jaurtiketa ikusgarria egin du.

Berrogeigarren minutuan iritsi da gipuzkoarren gola, Larraitzek jaurti du Estiri egindako penaltia. Esperantzaren gola zen, gainera une onean sartu dute. 

Argazkia: Valérie Quiroga
Bigarren zatian Erreala piztuta irten da eta hainbat aukera garbi izan ditu. Argiena Larraitzek maisutasunez jaurtitako falta bat izan da, baina atezaina txuri gorriak luzaketa ederra eginaz baloia kornerrera bidali du. Martak Herrerori egindako falta hau txartel gorria izan beharko litzateke, jokalari gipuzkoarra bakar bakarrik geratzen baitzen atezainaren aurrean, epailea ez du jokalaria kanporatu izan nahi. Beste abagune argi bat ere izan dute, Sandrak ateratako falta baten Maitek ezin izan du errematatu eta Irene gutxigatik ez da iritsi, pena bat, egia esan.  

Argazkia: Valérie Quiroga
Baina ekipo bizkaitarra aukera gutxi edukita irabazteko kapaz den talde bat da, eta gaur horrela izan da. Hirugarren gola Tzibik errematatutako korner batean iritsi da, 3-1, amaierako emaitza.

Hortaz gain, epaileak bi penalti jan ditu, bata eskuarekin ukitzeagatik eta beste Lizasori egindako falta bat.

REAL SOCIEDAD: Soko; Irene, Aizpurua, Gurutze, Sandra; Aintzane (Idoia, min. 73), Larra (Eguzkiñe, min 83), Lizaso, Herrero (Gaste, min. 83), Magaña (Marina, min. 64); M. Zelaia.

ATHLETIC: Ainhoa; Iraia, Marta (Gangoiti, min. 80), Tzibi, Saioa; Guru, Olabarrieta, Joana, Ibarra, Orueta; Nekane (Irune, min.84)

PARTIDUKO ARGAZKIAK

Epailearen akatsak alde batera utziz, Lezamara etorri diren pertsona guztiei eskertu nahi diet, denok batera ikaragarri disfrutatu dugu, jokalarien gurasoak barne! Partidu zirraragarria izan da, sentimendu handiz jokatuz, baita animatuz ere. Hau bai dela partidu batetaz disfrutatzea.  

ESKERRIK ASKO GUZTIOI! Horrela atsegina egiten da partiduak ikustera joatea.
 

ANIMO NESKAK!!! 

 

Argazkia: Valérie Quiroga
Orain disfrutatu ligako atsedenaldiaz, indarrak hartu, disfruta ezazue ligako azkeneko bi partiduak eta Kopan ustekabea ematera. Oso harro gaude zuetaz.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI, bai jokalariei, hauen familiakoak, jarraitzaileak… DENOI!

 
Hurrengo partidua Zubietan  2011/04/10, Atletico de Madrid-en aurka.
Ane Urkiri

0 comentarios: