Rayo Vallecano-REAL SOCIEDAD (otsailaren 27an 12:30etan)

20:23 Ane Urkiri 0 Comments

Argazkia: Valérie Quiroga
Joan zen asteburuan deskantsatu ondoren, oraingo honetan Rayo Vallecano-ren aurka jokatzea egokitu zaie, bertan, Madrilen, Rayo Vallecano-ren Kirol Hirian 12:30etan.

Dakizuen bezala, neskak bigarren faseari hasiera ahula eman diote, eta bigarren buelta honetan sorpresa asko emango digutela espero dugu. Lehenengo fasean inoiz baino sorpresa gehiago eraman genituen, hasieran inork ez baitzuen espero Erreala txapelduna izango zenik, baina partiduak ikusten joan ahala posibilitate horretan sinisten joan ginen denok. Oraingo honetan ere hau egingo dutelakoan gaude, nahiz eta maila gaitzagoko partiduak izan, neskak ez digute huts egingo. Beti bezala asko saiatuko dira, daukaten guztia futbol zelaian erakusten, amore eman gabe. Bigarren faseko bigarren buelta hau ikusgarria izango da eta Errealaren aurkariei irabaztea asko kostatuko zaie, seguru gaude.

Jarraitzaileok neskengan asko konfiatzen dugu, badakigu inoiz ez digutela huts egingo eta guk espero dugun bezala jokatuko dutela, hau da, gogo guztiarekin eta intentsitate handiz, garaipena bilatu arte borrokatuz. Horregatik hurbiltzen gara Zubietara hain gustora, hain pozik. Batzutan horren partidu onak jolastu ez arren ez gara haserretzen, triste ateratzen gara futbol zelaitik baina inola ere ez neskekin haserre, badakigulako amaierararte saiatu direla eta asko borrokatu dutela.

Argazkia: Valérie Quiroga
Asteburu honetan jokatuko duten partiduan ere hau bera gertatuko da eta ez badute irabazten pena handi bat izango da, baina baita normala ere, Rayo-k izugarrizko ekipoa baitu. Horrela partidu honetan berdinketa edo garaipena lortuz gero postazuna bikoitza izango da, eta hurrengo partidurako moralki perfektu egongo dira.

Ez dago beste ezer esateko, garaipen bat ospatzeko irrikitan gaudela, baina badakigu itxaroten eta ez dugu itxaropena galduko, ezta inola ere.

AUPA NESKAK!!!
Borrokatu zuek ondo dakizuen bezala, orain arte egin duzuen bezala, gu zuetaz harro gaude eta!!!
Ane Urkiri

0 comentarios: