ESTY BAJO-ri ELKARRIZKETA
DATUAK:
Jaiotze data eta lekua: 22/02/1987 Donostia
Altura eta Pisua:1´73 // 63kg
Postua: Aurrelaria eta erdian eskubitik
Ibilbidea: Superliga, Real Sociedad S.A.; Futbol Nazional lehenengo maila, Añorga K.K.E (98-02//07-09); Futboleko Euskal Selekzioa (07-09); Saskibaloi Nazional lehenengo maila, Bera Bera (97-07); Saskikaboiko Euskal Selekezioa (99-04)
Kaixo Esti, eskerrik asko Sentimiento Txuri Urdin-i harreta jartzeagatik.
1 Zer moduz Alemania aldetik? Zer egiten duzu bertan?
Hemendik dena oso ondo doa, bai unibertsitatean bai ezagutzen ari naizen jendearekin. Bizi naizen bi lagunekin, Karlota eta Carlos, oso gustura nago, gainera ingeles maila asko hobetzen gaude eta era berean, alemana ikasten ere bagaude, beste herrialdeetako jende asko ezagutzen gaude: Italia, Hego-Afrika, Hungaria, Mexiko, Singapur, Australia… Esperientzia errepikaezina izaten ari da.
2 Zenbat denbora gehiago egon behar duzu Alemanian, futbol zelaietatik urrun? Ekainaren hiruan itzuliko naiz eta ordurarte hango futbol zelaietatik urrun egongo naiz, baina ez hemengoetatik (barreak). Ezin naiz kirola egin gabe egon eta horregatik beti ekipo bat aurkitzen saiatzen naiz, futbolekoa edo saskibaloikoa. Bestela, beti geratzen da korrika egitea eta kitto!
3 Zela bizitzen da hor Emakumezkoen Futbola? Eta gizonezkoena?
Alemanian emakumezkoen futbolak jokalari oso onak ditu. Momentu honetan Geisenheim herriko nesken ekipo baten entrenatzen ari naiz, astelehen eta ostiraletan. Oso jatorrak dira eta eurekin entrenatzen uztea eskertzen dut. Gainera entrenamenduak alemanez dira eta modu horretan aleman pixka bat ikasten dut (barreak). Neskekin entrenatu ondoren, astelehenetan Mainz-era (30 minutura geratzen zaigun hiri bat) joaten naiz kiroldegi baten mutilekin futbol indoor jolastera eta asteartetan futbol 11 jokatzen dugu hemengo futbol zelai baten (egia esan, nahiko txarra), Oestrich-Winkel.
4 Esty Bajo Errealeko jokalari bat gehiago da, zer moduz daramazu kanpoan egotea eta ekipoarekin jolastu ezin izana?
Ekipo guztia asko botatzen dut faltan, entrenamendutako momentu guztiak, partidua, bidaiak, aldagelak... buff, laster eurekin egongo naizela nahiago dut pentsatu. Hemengo lehenengo eguna oso zailak egin zitzaidan, eta ekipoarekin hurbilago sentiarazi nedin, nire pisuko kideak sinatutako baloi bat oparitu zidaten, une hunkigarria izan zen! Asko pentsatzen dut ekipoarekin eta nire aitarekin partidu guztietan hitz egiten dut, horrela nola goazen kontatzen dit! Ikusteko gogo asko ditut eta badakite asko maite ditudala.
Partidurik onena Errealarekin debutatu nuena izan zen, Valladoilid-en joan zen urtean. Hala ere, partidu guztietan disfrutatzen dut nire ekipoko kideekin batera. Borroka, esfortzua, entrega, etab. Horrek guztiak poztasun eta ilusioz betetzen dit. Ekipoak nola ematen duen guztia partidu bakoitzean eta nola animatzen den ordezkaezinezko gauza bat da.
Nire partidurik eskasena, uste dut Lagunak-en aurka jokatutakoa dela, bertan jokatutako aurtengo lehen partidua, Barañainen. Honekin batera, oso disgustura gelditu gara azken minutuetan galdutako partiduetan eta ekipoko kide bat lesionatu den partiduetan.
6 Zer egiten duzu forman mantentzeko?
Orain, hilabete hauetan, lehen esan dizuedan bezala, nesken ekipo baten jokatzen dut “Füll däck 08” izenekoa, gutxigora behera, eta eurekin entrenatzen dut astelehen eta ostiraletan. Honetaz gain, unibertsitateko mutileko futbol indoor jokatzen dut, baita outdoor ere astelehen eta asteartetan. Orain, gainera, unibertsitateko gizonezkoen taldearekin torneo bat jolastera noa, eta ea zer moduz joaten den neska bakarra bainaiz! (barreak). Ahh!! Ahaztuta neukan, asteazkenetan saskibaloiko entrenamenduetara joaten naiz unibertsitateko jendearekin, baina inolako konpromisorik gabe, une on bat pasatzeko bakarrik
7 Nolatan erabaki zenuen saskibaloia futbolarengatik aldatzea?
Egia esan, saskibaloiko nire ibilbidea amaitzen zegoela iruditu zitzaidan. Urte zaila izan zen, bai pertsonalki eta bai kirolean. Aldaketa asko, asko kostatu zitzaidan onestea baina azkenean erabaki bat hartu behar da eta hasieran ez nuen kirolik egin behar nire denbora dena ikasketetan jarduteko, familiarekin eta lagunekin egoteko. Baina nire gurasoak izan ziren kirol batekin segitzera animatu nindutenak eta orduan izan zen Añorgara joan nintzenean eta futbolean berriz jokatzea erabaki nuenean. Egia esan, erabaki egokia, duda gabe.
8 Bi urte bakarrik futbolean jokatzen egon eta Errealera etorri zinen, zela gogoratzen duzu une hori?
Ezin izan nuen sinetsi, handi geratzen zitzaidan eta banekien esperientzia asko zeukaten eta daukaten pertsonekin jokatuko nuela. Baina horrek gehiago motibatzen zidan, jokalari guztiengatik gauza asko ikasiko nituelako. Eta horrelaxe izan da, jokalari guztietatik ikasten joan naiz, baita ekipo teknikoarengatik ere. Hala ere, onartzen dut oraindik maila asko igo behar dudala, hau da, gauza asko hobetu eta ikasi. Akatsetatik beti ikasten da!
9 Nola egiten duzu ekipoan gertatzen den guztiaz jabetzeko?
Skype bidez ekipoarekin komunikatuta nago eta baita familiarekin ere. Nagusiki ekipoko neskak eta familia dira berri guztiak ematen dizkidatenak. Internet-eko orrialde batzuetan ere sartzen naiz, ekipoaz zer esaten duten jakiteko; adibidez, laburpenak irakurri eta sailkapenean nola goazen jakiteko.
10 Babes gehiago dagoela sentitzen al duzu?
Dudarik gabe, BAI. Ikustera animatzen diren peñei, guregan konfiatzen duten pertsona guztiei esker, zuei esker, jarraitzaile guztiei esker, familiako guztiei esker, animatzera etortzen den jende gazte guztiei esker, emakumezkoen futbola gero eta gehiago gustatzen zaien pertsonei esker, pertsona guztiei esker inoiz baino babes gehiago sentitzen dugu. Eta bihotzez eskertzen da.
11 Zer iruditzen zaizu Errealeko neskei buruzko blog berria? Zerbait faltan botatzen al duzu? Zerbait aldatuko zenuke?
Blog-a izugarri gustatu zitzaidan!! Jokalari bakoitzari buruzko deskribapena eta argazkiak ikustea oso ondo dagoela iruditzen zait, ederki dago. Blog-ari esker, bisitatzen duten guztiek ekipoa hurbilagotik ezagutzeko aukera du. Hobetzeko, edozer hobetu daitekeela pentsatzen duen horietako bat naiz. Beti daude ihes egiten zaizkigun detaile batzuk, eta detaile txiki horiek garrantzitsuenak dira eta arreta gehien prestatu behar zaienak direla iruditzen zait. Nire irakasle batek esaten duen bezala: “Bikaintasuna detaile txikietan dago” eta egia osoa dauka. Gainera, aipatu beharra dago, hau bezalako ekimenei esker emakumezkoen futboleko jarraitzaile gehiago egoten lagunduko dutela.
12 Sentimiento Txuri Urdin-eko jarraitzaileei agur bat? Eta Sentimiento Txuri Urdin-eko irakurleei eta entzuleei?
Eskerrik asko denei Alemania lurretatik, eskerrik asko Oestrich Winkel-eko herri txiki honetatik, eskerrik asko nire familia eta lagun guztien izenean, zuen babesarekin gu guztiok gehiago maitatuak sentitzen gara. Gora Errealeko Neskak eta gora Sentimiento Txuri Urdin.
Muxu eta besarkada handi bat bihotz bihotzetik,
Esty Bajo -2-.
Muxu eta besarkada handi bat bihotz bihotzetik,
Esty Bajo -2-.
Eskerrik asko!
Argazkiak: Esty Bajo
0 comentarios: