EUSKAL SELEKZIOAREKIN JOKATU ONDORENGO IDOIA AGIRRE-ren HITZAK
Argazkia: Valérie Quiroga |
Euskal Selekzioko (sub-18) jokalariak zapore mingotsarekin bueltatu dira Sevillatik, ez baitute lortu emaitza onik.
Ostiralean aurkari gogor bat zeukaten aurrean, Andaluziako selekzioa, dena irabazita zetozen. Euskal Selekzioak nahiz eta partidua prestatuta zeukan hamargarren minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, hori da hori zorte txarra, gainera penalty-a izan zen. Atezainak ederki asmatu zuen baloiaren norabidea eta izagarrizko gelditua egin zuen, baloia kornerrera bidaliz. Baina kornerrean sartu zuten gola eta honek min handia eman zuen. Dena egiten saiatu ziren hamar jokalarirekin, baina lortu zuten gauza bakarra emaitza mantentzea izan zen.
Larunbata txarragoa izan zen, Errioxako Selekzioa printzipioz ekipo errazagoa zelako eta nahiz eta posesioa eta baloiaren kontrola euskaldunek eduki ezin izan zuten baloia sareetara bidali. Urduritasuna eta presioa nagusi izan ziren jokalarietan, selekzioaren irudi ona eman nahi baitzuten. Baina minutuan bazihoazen eta ez ziren kapaz izan gola sartzeko. Partidua amaitzeko bi minutu falta zirela, eta jada partidu horretatik enpatea bakarrik lortzea lortuko zutela pentsatzen zeundela sartu zieten porrotaren gola. Golpe gogorra.
Idoia Agirre-k (Errealeko jokalaria), Euskal Selekzioan parte hartzean ohore handia sentitu duela esan du, emaitza hobeak lortzea gustatuko litzaioke baina ezin izan da eskuratu. Bere ekipoko kideen aholkuak jarraituz, kamiseta izerditu due eta dena eman du, baina ezin izan da.
Esperientzia eder honekin geratzen da, jendea ezagutzea eta bi partiduak titular bezela jokatzea. Lehenengo partiduan lehen zatia jokatu zuen; bigarrenean hirurogeitabost minutu. Aukerak izan zituen arren, ez zuen golik sartu, horregatik ez dago itzuli oso gustura.
Astelehenean Errealarekin entrenatuko du berriz ere, orain Rayo Vallecano-ren aurkako partidua prestatu behar baitute.
Ea bigarren bueltan garaipenaren ildora bueltatzen diren!!! Gu horretaz oso seguru gaude, eta lortuko dutelakoan gaude!!!
AUPA NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: