ATZO SORTU ZEN ERREALEKO NESKEN LEHENENGO PEÑA
Ekimen hunkigarria izan zen, bertara familiakoak joan ziren, baita lagunak eta ekipoko kideak ere -Esti Bajo Skype bidez egon zen, Alemanian baitago Erasmus-etik joanda-, baita Federacion de Peñas, Deabru Urdinak eta Harrobi Taldea ere. Errealaren aldetik Nekane Soria eta kanpo erlazioekin arduratzen den Karmele Zubillaga ere hurbildu ziren tabernara, hauek sinatutako kamiseta bat oparitu zioten, 7 zenbakiarekin eta bere izena gehi Peñaren egoitza izango den tabernarena, Tioka.
Hainbat pertsonek oparitu zioten zerbait jokalariari, Emilio Hernandez-ek (Federacion de Peñas) plaka bat eman zion, baita bufanda eta kamiseta bat ere Harrobi Taldeko Sergio Sanchez-en eskutik.
Hitzaldia eta oparien entregatzearen ondoren, bertan ginen guztiok lunch paregabeaz disfrutatzeko aukera izan genuen, ederra bezain polita izan zen, benetan.
2011ko otsailaren 17a, Errealeko nesken taldeko lehen Peña sortu zen eguna, historiako parte da. Zorionez gero eta gehiago aintzat hartzen da emakumezkoen futbola. Ez dadila gelditu!
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: