ATZO, PEÑA ESTI AIZPURUA-ren INAUGURAZIOA

14:50 Ane Urkiri 0 Comments


Atzo 19:00etan, Donostiko Erriberako Loiola auzoan kokatuta dagoen Tioka taberna-jatetxean, Errealeko nesken taldeko lehen peña inauguratu zen, PEÑA ESTI AIZPURUA, bertan ia ekipo osoa egon da, entrenadoreak, Nekane Soria... Arrakasta handia izan zuen, ondo landutako pintxo eta kanapeak, ederrak benetan.


Osteguna nesken atseden eguna da, baina ez zuen inork galdu nahi atzoko momentu ederra, flaxez, argazki kameraz, sariz eta opariz betetako egun bat, hain zuzen ere. Asko disfrutatu genuen, jan, edan, hitz egin eta nesken taldea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen, haien gurasoak, beste peñatako jendea -Harrobi Talde, Musti Talde eta Deabru Urdinak, besteak beste-, baita momentu hori galdu nahi ez zuten beste jende pila ere.


Ea horrelako aipamen bat errepikatzen den berriro, beste Errealeko nesken peña baten inagurazioan, adibidez.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!! GORA ERREALA!!! GAINDITU!!!


Ondarribi Grafikagintza-ri eskertu nahi diogu aipamen hau zabaltzeko oparitu zizkigun kartelengatik.

0 comentarios: