REAL SOCIEDAD 1-0 Valentzia
Emaitza ona, baina hobea izan zitekeen. Garaipena beti izaten da garrantzitsua, garaipen hau motz gelditu da, ordea. Lehenengo zatian eduki dituzten aukera guztiak aprobetxatu izan balute, emaitza erosoago batekin bidaiatuko lukete Valentziara.
Partiduko gol bakarra nahiko azkar heldu da. Valentziako defentsa batek atezainari pasatu dio baloia, hau urruntzera joan da baina izugarrizko hutsegitea egin du eta baloia poliki poliki ate barruan sartu da. Hau guztia ez zen horrela gertatuko Maialen Zelaiak ez bazuen horrelako ondo presionatuko.
Lehenengo zati horretan nahi beste aukera izan dituzte, batez ere azken hamar minutuetan. Atsedenaldira esperantza handiz joan gara, bigarren zatian pare bat gol sartuko zirelaren esperoan.
Ez da horrela izan. Eduki dituzte aukerak, baina ezin izan dute poztasuna eta lasaitasunaren gola lortu. Valentzia, nahiz eta Erreala asko erasotzen egon, ez da sartu atzean eta bere jokaldiak egin dituzte, eta egia esan pixka bat sufritu egin dugu. Baina, esan beharra dago, aukera garbirik ez duela eduki.
Guk neskengan konfiatza osoa dugu eta seguru gaude Valentzian ere emaitza on bat lortuko dutela, hurrengo kanporaketara igarotzeko behar duen emaitza, hain zuzen ere.
Egia da Valentzian ez dutelako Zubietako giro ederra eta horrenbeste animo edukiko, baina jakin dezatela, nahiz eta gu han ez egon, gure animoak bertan egongo direla, bertara arte iritsiko direla gure oihuak.
Real Sociedad: Sokoa; Gurutze (Idoia), Irene, Esti A., Sandra; Aintzane, Lizaso, Larraitz, Herrero, Marina (Gaste); Zelaia (Eguzkiñe).
PARTIDUKO ARGAZKIAK
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: