Sant Gabriel 2-2 REAL SOCIEDAD
Errealeko nesken taldeko jokalariak berdinketa bat ekarri zuten lur katalanetatik, binako berdinketa hain zuzen ere. Goleatzaile txuri urdinak Lizaso eta Herrero izan ziren.Emaitza hobe bat merezi izan zuten baina zortea ez zuten lagun izan, ez da harritzekoa, bigarren fasean zortea beste aurkari bat izan baita.
Markagailuan beti atzetik joan ziren. Banako berdinketa falta batean Lizasok buruarekin egin zuen erremate bati esker lortu zuten. Zentroak buruz errematatzea jokalari honen espezialitatea da eta atzo bere gaitasuna erakutsi zuen beste behin ere Larrak ateratako falta bat errematatzean. Hala ere, atsedenaldira 2-1 galtzen joan ziren.
Bigarren zatian hainbat gol aukera izan zituen, baina ez zuen aprobetxatzen jakin. Hala ere, Herrerok azkeneko minutuko gol aukera ederki aprobetxatu zuen.
Gainera, Etxabek, Errealeko nesken taldeko entrenatzaileak, detaile polita eduki zuen Crisekin, jokatzeko aukera eman baitzion joan zen astean Zubietan egin zuen bezala.
Real Sociedad: Cris; Sonia (Gaste, min.70), Irene, Aizpurua, Sandra; Larra, Lizaso, Herrero, Agoües (Eguzkiñe, min.75), Aintzane (Idoia, min.81) eta Zelaia.
Gurutzek txartel hori pilaketagatik ez zuen jokatu ahal izan, ezta Evelyn, Magaña eta Txiki-k ere. Azken hiru jokalari hauek euren lesioetatik errekuperatzen ari dira.
Berdinketa honen ondoren Superliga amaitu da eta Erreala azkeneko postuan geratu da. Maiatzean Erreginaren Kopari hasiera emango zaio eta Errealaren aurkaria Valentzia taldea izango da. Oraindik ez dakigu lehenengo partidua Zubieta edo Valentzian jokatuko duten, abisatuko zaizue.
AUPA NESKAK!!!
ANIMO KOPAN!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: