REAL SOCIEDAD-Atlético de Madrid
Errealeko neskak bihar Ligako azkenaurreko partida jokatuko dute, etxeko azkenengo partidua izango da. Ez dute Z7 futbol zelaian jokatuko, normalean egiten dutena bezala, oraingoan Z1 futbol zelaian jolastuko dute, orain Jose Luis Orbegozo izena duena. Igandean, apirilak 10, hau da, bihar 12:00etan izango da partidua.Aitzitik, baja garrantzitsu batzuk dituzte. Ez dute jokatuko Ana Magañak, oraintsu lesionatua; Evelyn, zalantza da; Eli Enciso “Txiki”, bere errehabilitazioarekin jarraitzen du eta aurrerapauso handiak ematen ari da; eta azkena, Maite Lizaso, txartel pilaketagatik.
Partiduko sarrera dohainik da, animatu zaitezte nesken partidua ikustera, aukera on bat da. Gainera neskak behar gaituzte, inoiz baino gehiago, nahiz eta jokoan ezer egon ez, garaipena emaitza ikaragarria izango zen eta nesken morala igotzeko balioko luke.
Ez daukat beste ezer aipatzeko, animatu zaitezte, goiz eder bat pasatuko duzue eta futbolarekin disfrutatuko duzue.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: