MILA ESKER!
Bigarren fasea amaitzear dago, baina oraingo honetan ez naiz mintzatuko partiduei buruz. Momentu egokia iritsi da hainbat pertsonei eskerrak emateko, Lezaman bizitako ikaragarria izan baitzen. Espero dut horrelako giroa egotea partidu gehienetan.
Bertan eduki genuen giroa erabat ederra izan zen, sentipen handiz ikusi genuen partidua. Animoak ere ez ziren falta izan. Harrobi Taldea, Peña Esti Aizpurua eta hainbat jarraitzaile txuri urdin egon ginen bertan. Jarraitzaileetako asko Peña Esti Aizpuruak antolatutako autobusean bidaiatu zuten. Peñakoek egin zuten esfuertsua izugarria izan zen eta ez zuten amore eman, nahiz eta autobus osoa bete ez. Horrez gain, Maitanek egindako patata tortilak gozo askoak zeuden, denok dastatzeko okasioa izan genuen, ESKERRIK ASKO!
Esan dudan bezala, partidua sentipen handiz bizi genuen, animo guztiak barne barnetik ateratakoak izan ziren, horrek sortu zuen giro ederra. Jarraitzaile guztiok batuta egon ginen, denok elkarturik, leku berean, jokalariei gure indarrak bidaltzen.
Joan ziren jarraitzaile guztiei ere eskerrak eman behar diet, hauen artean gu geunden, hau da, Sentimiento Txuri Urdinekoak. Partiduaz eta giroaz ederki disfrutatzen, baita sentimendu handiz animatzen ere. Sentimiento Txuri Urdin aipatu dut eta bitartez bertako kolaboratzaileei ere eskerrak eman nahi diet, egiten dudan lana errazten didatelako eta Errealeko neskei buruzko gauzak idazteko aukera eman zidatelako, ESKERRIK ASKO!
Beste alde batetik, eskerrik asko ekipo guztiari guretaz gogoratzeagatik, gu denoi ondo zaintzeagatik eta Lezamarako sarrera ia denei lortzeagatik, ESKERRIK ASKO!
Jada hirugarren denboraldia daramat Errealeko nesken partiduak ikusten, 2008/2009 denboraldian hasi nintzen. Beti esan dudan bezala, asko ikasi dut hauei esker. Ez daukat beste ezer aipatzeko. Eskertu eta eskertu arituko nintzateke, baina artikulua agian aspergarria egingo nuke.
Amaitzeko, jendeari mezu bat bidali nahi diot, hau esanez: Hurbil zaitezte Zubietara, behin bada ere, ez zarete damutuko. Nahiz eta esperotako emaitza ez lortu oso harro irtetzen gara armailetatik, egin beharrezko lana ondo baino hobeto betetzen dutelako. Hurbildu eta disfrutatu nesken futbolaz, Errealeko nesken futbol ederraz!
MILA ESKER DENOI!
Jokalari, hauen guraso, jarraitzaile, Sentimiento Txuri Urdin… eta Zubietara hurbiltzen diren gero eta jende gehiagori!
Ane Urkiri
0 comentarios: