REAL SOCIEDAD-Barcelona (martxoaren 6a, igandea, 12:00etan)
Gráficas ONDARRIBI |
Txuri urdinak ez daude euren aldi onenean, azkeneko sei partiduetan ez dut puntu bakar bat ere eskuratu.
Denok zekigun bigarren fase hau gogorra eta zaila dela, puntuak inork ez dituela oparitzen, asko borrokatu behar dela zerbait lortzeko. Erreala asko esfortsatzen dabil, baina ez du eskupekorik jaso azkeneko partiduetan, ez dakigu zorte txarrarengatik den edo zer.
Asteburu honetan, beti bezela, hiru puntuak lortzera irtengo dira neska txuri urdinak, futbol zelaian dena emango dute, ez dute amore emango... Guzti honengatik Zubietara hurbildu behar gara neskak animatzera, futbolaz gozatzera. Gure laguntzarekin Erreala motibatuago eta indar gehiagorekin egongo da, horrela irabaztea errazago izango du. Ez dugu zazpigarren porrota jasan nahi, baina hau gertatzen bada ere ez dugu neskengan daukagun eta konfiantza galduko.
Argazkia: Valérie Quiroga |
Garaipen bat ospatzeko irrikitan gaude, bai gu eta baita jokalariak ere. Ez da egoera erraza izango neskentzat horrenbeste porrot jasan ondoren, baina partidu horiek lehenbailehen ahaztu behar dira. Jarraitzaileok oso harro gaude, ikusten dugun partidu bakoitza disfrutatzen baitugu: baita sufritu ere, baina sufrimendu horretan dago futbolaren koska, sufrimendu hori gabe zer ote litzateke ba?
Proposamen bat egin nahi diet oraindik nesken partidu bakar bat ere ikusi ez dutenentzat, bihar aukera paregabea daukazue, hurbildu zaitezte Zubietara, 12:00etan hasiko den partidu ederraz disfrutatzera.
ANIMO NESKAK!!!
BIHAR BAI!!!
BIHAR BAI!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: