REAL SOCIEDAD 0-2 Espanyol
Atzoko partidua, nahiz eta garaipena ez lortu, nahiko ona izan zen. Esango nuke azkenaldian etxean jolastu duten partidurik onena. Hau esateko, aurkariaren ezaugarri batzuk kontuan hartu ditut, izan ere Espanyol aurkari gogorra da, jokalari guztiak beraien herrialdeko selekzioekin jokatzen dute eta gainera, Superligako jokalari onenetarikoa daukate, Veronica Boquete, onena dela esaten ere ausartuko nintzateke.
Ezaugarri horrek guztiak ahaztu gabe, Errealak ederki egin zion aurre ekipo handi hari. Lehenengo zatiko minutu askotan Erreala erasotzen aritu zen, baita Espanyol ere. Partidu ikusgarria izan zen. Lehenengo zati horretan Espanyolek ez zuen lortu nahi zuten besteko baloiaren kontrol osoa, txuri urdinen presioaren eraginez. Errealaren eraso guztiak ez ziren gol bihurtu, beharbada zorte eskasarengatik. Talde gipuzkoarrak erasoan jokalari onak dituela ez du inork dudan jartzen, baina defensa eta atezain izugarriak ere baditu, atzoko partiduan hauek ederki erakutsi zuten beraien talentu eta kalitatea.
Lehenengo zatia golik gabe amaitu zen, emaitza justua, ordurarte ikusitagoarengatik.
Argazkia: Valérie Quiroga |
Bigarrenean Erreala indar askorekin irten zen, hainbat eraso on egin zituzten; baina, denbora pasa ahala, indarra galtzen joan ziren eta Espanyolek baloiaren kontrol ia osoa eskuratu zuen. Haien lehenengo gola falta jaurtiketa baten heldu zen, hainbat aldaratze eta gero Willy-k baloia bere oinetan ikusi zuenean, bi aldiz pentsatu gabe, sareetara bidali zuen.
Erreala gol horrekin apur bat piztu zen eta berdinketaren bila joan zen, ez zuen amore eman bukaerararte. Azken minutuan, azken segunduan hobeto esanda, Erika eta Vero-ren kalitatea agerian ikusi zen. Athletic-eko jokalari ohiak pase ederra eman zion galiziarrari, eta honek maisutasun handiz sareetara jaurti zuen baloia.
Partiduko azken jokaldia hau izan zen, epaileak erditik ateratzen ere ez baitzuen utzi.
Real Sociedad: Sokoa; Sonia, Gurutze, Irene, Sandra; Herrero (Magaña, min.74), Maite, Larraitz, Aintzane (Gaste, min.76), Marina (Idoia, min.63); Zelaia (Eguzkiñe, min.76).
Espanyol: Mariajo, Ane, Torrejón, Lara (Erika, min.58), Sonia, Sandra, Vane, Monforte, Meseguer (Alexia, min.88), Willy (Andrea, min.89) eta Vero.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!! ZUETAZ HARRO GAUDE!!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: