REAL SOCIEDAD 0-0 Barcelona
Argazkia: Valérie Quiroga |
Atzo goizean, eguraldi aparta egoteaz gain partidu ederraz disfrutatzeko aukera izan genuen.
Partidua, Errealaren partetik, makal hasi zen, Bartzelonak segituan eskuratu zuen baloiaren jabetza. Jokatutako azkeneko partiduen itxura zuen, baina ez, gutxinaka gutxinaka Erreala sendotzen joan zen eta Bartzelonari gauzak zail jarri zizkion.
Lehenengo zatian, aukera gutxi egon ziren, bai Errealaren aldetik eta bai Barçaren aldetik. Bartzelonak segituan errekuperatzen zituen baloia, Errealak azkar galtzen baitzuen baloiaren jabetza, ez zeukan kontrolik. Eskerrak bigarren zatian gauzak guztiz aldatu zirela. Baloia alde batetik bestera zebilen, Maialen Zelaiak pase luze guztiak borrokatu zituen eta askotan defentsari aurrea hartuz eta arriskua sortuz. Esango nuke bigarren zatian baloiaren kontrola Errealak eduki zuela, gogoratzen dudanez arrisku gehienak Errealaren aldetik ikusi baitziren.
Berdinketa baliotsua lortu zuten atzo, baja asko zeukaten -Evelyn eta Agoües lesionatuta, Sonia gaixo baita Irene ere, baina azkeneko honek partidu osoa jokatu zuen eta oso ondo gainera- eta horrez gain emaitza honekin aldi negatiboari amaiera eman diote. Datorren igandean Prainsaren aurka jokatuko dute Zaragozan, aurkari hau azken postuan dago, ea aspaldiko partez Errealak garaipena lortzen duen.
Atzo, Errealak bajak zituela eta, Etxabek aldaketa batzuk egin zituen hamaikakoan: Soko; Herrero, Irene, Aizpurua, Sandra; Aintzane, Gurutze, Larra, Magaña, Lizaso C.; M.Zelaia.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
0 comentarios: