EMAKUMEZKOEN EUSKAL SELEKZIOA (sub-16 eta sub-18)

23:34 T 0 Comments

Argazkia: Valérie Quiroga
Bihar emakumezkoen Euskal Selekzioa (sub-16 eta sub-18) Sevillaruntz abiatuko da bi partida jolastera. 
Bihar irtengo dira 22:00 Donostiatik, ondoren Eibar, Bilbo eta Gasteizera joango dira jokalari batzuk hartzera eta gauean bidaiatuko dute.
Ostegunean eguerdi aldera helduko dira eta Sevillako hotel batean hartuko dute ostatua. Arratsaldea 18:00etan entrenamentu bat egingo dute.
Ostiralean, 10:00etan lehenengo partidua jolastuko da, Euskadi-Andaluzia (sub-16) eta bigarrena 12:30etan Euskadi-Andaluzia (sub-18). Bi partiduak Mairen de Aljaraje-ko (Sevilla) "Francisco Castilla Romero" futbol zelaian jokatuko dira.

Larunbatean, ordutegi berdinarekin jarraituko dute. Lehenengoa, 10:00etan Euskadi-Rioja (sub-16) eta bigarrena, 12:30etan Euskadi-Rioja (sub-18). Partidu bi hauek ere Mairena de Aljaraje-ko (Sevilla) "Francisco Castilla Romero" futbol zelaian jokatu dira.

Argazkia: M. Laure Rodríguez Quiroga
Azkeneko partidua amaitu eta segituan autobusean sartuko dira bueltako bidaia abiatzeko.

Partiduak ikustea dohainik dela uste dugu, aurreko fasean ere ez baitzen ordaindu behar izan.

Mila esker Idoia Agirre-ri informazio guztia emateagatik. Idoia Euskal Selekzioarekin (sub-18) konbokatua dago eta espero dugu partida ederrak jolastea! ANIMO!!!

Ane Urkiri

0 comentarios: