ELI ENCISO-ren BERRIAK
Eli Encisok urriaren 1ean lesio larri bat jasan zuen belaunean, ligamento gurutzatuan,hain zuzen ere. Azaroaren 17an operatua izan zen eta orain erreabilitazioan dabil.
Bere belauna ondo eboluzionatzen doa, baina hala ere les
io luzea izan ohi da eta ezin liteke esan zenbat denbora eman behar duen horrela, belaun bakoitza ezberdina delako, baina aurredenboraldia ekipoarekin egitea espero du.

Berez sei hilabeteko lesioa dela esaten dute, baina inoiz ez da jakitzen. Gainera hobeto da ondo sendatzea eta aseguratzea, gero korrika egitean arriskurik egon ez dadin.
Eli, berak kontatu digu, egunero joaten dela Zubietara eta ekipoarekin egoten dela. Ekipoak gabe ez zen berdina izango, hauekin duen erlazioak indarra ematen baitio aurrera jarraitzeko. 5ak alderako Zubietara joaten da eta bertan 9rak arte egoten da. Zubietan egiten du erreabilitazio guztia, nahiz eta ahal duen goiz guztietan ibiltzera joaten den, belaunari ibiltzea ondo baitatorkio.
Mila esker Eli zure lesioari buruzko informazioa emateagatik!
ANIMO ETA SEGI AURRERA!
Ane Urkiri
0 comentarios: